liburu aurrerapena

Esan eta egin

Imanol Murua Uriak aste batzuk barru aterako du Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohiari egindako elkarrizketa liburua.

Berria -

2009ko urriak 24
Jose Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiari egindako elkarrizketa liburua argitaratuko du aurki =lImanol Murua Uria==http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00190.htm=l kazetariak (Zarautz, 1966), =iEsan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa=i izenekoa, Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratuta. “30 bat ordu irauten duen elkarrizketa biografikoa” dela dio Muruak, eta azaroaren hasieran aterako dutela aurreikusten du. 1988-2008an izan zen ELAko idazkari nagusi Elorrieta; =liazko azaroan utzi==http://paperekoa.berria.info/harian/2008-11-27/002/009/ELAren_XII._BATZARRA._ELORRIETAREN_AGURRA._Aldarrikapenaren_ondarea_utzi_dio_Elorrietak_ELAri._XII._kongresu_konfederala_hasi_du_ELAk_Bilbon_eta_idazkari_berria_izendatuko_dute_gaur_Adolfo_Muñoz_Elorrieta_ordezkatzeko_Eusko_Jaurlaritzaren_jarrera_«neoliberalak»_sindikalismoa_galarazten_duela_salatu_du.htm=l zuen kargua. BERRIAk bihar liburuaren aurrerapena ekarriko du, =iIgandea=i gehigarrian. Hona hemen pasarte batzuk. =bEstatutuaren agortzearen diagnostikoaren eta LABekiko gerturatzearen bidetik iritsi zen ELA Gernikako ekitaldira, 1997ko urriaren 18an, jendaurrean “Estatutuaren heriotza” aldarrikatzeko.=b ELArentzat garrantzitsuena ez zen izan Gernikako ekitaldia, ekaineko biltzarra baizik. Biltzarrean argi eta garbi zehaztuta zeuden tesi soberanistak. Gernikako ekitaldiak oso karakterizazio berezia eman zion, baina kasualitatea izan zen. =bEz zuen ematen.=b 1997ko uztailean ETAk Miguel Angel Blanco hil zuen. Oso dramatikoa izan zen. Manifestazioan izan ginen. Manifestazio hark, oso jendetsua izateaz gain, diseinu berria zuen, mugarria izan zen hedabideen erabileran, ez ETAren kontra, baizik eta abertzaletasunaren aurka. Ermuko hiletara ere joan ginen. Estatuko aginteen agerraldia izan zen, bistaratu zedin zehatz-mehatz antolatua: Armadaren Estatu Nagusiko buruzagia, Itsas Armadako buruzagia… erakustaldia. (...) Zerbait egin beharra zegoen, erantzuten ez bagenuen argi eta garbi defentsiban geldituko baikinen. Orduan, Gernikara joatea erabaki genuen. =bETA soberan dagoela eta enbarazu egiten duela adierazi zen ekitaldian HBko Mahai Nazionala presente egoteari buruz zer ondorio atera zenuten?=b Aste horretan gertatutakoaren ondoren [Txema Agirre ertzainaren hilketa] Mahai Nazionala han egotea bezain desegokia zen ELAko idazkari nagusiak esan zuena esatea Mahai Nazionala han zegoela. Anekdota bitxia gertatu zitzaidan. Bukatu nuenean ezker abertzaleko jende asko etorri zitzaidan; konparazioan esaten dut, han jende gehiena ELAkoa baitzen. Ezker abertzaleko batek, oso militantea, ni baino nagusiagoa, esan zidan: “Joxe, oso pozik nago egin duzuenarekin eta egin duzuen moduarekin. Gauza bakarra ez zait gustatu: ETA soberan dagoela eta enbarazu egiten duela esatea; hori beste era batera esan zenezakeen”. Eta esan nion: “Baina hori diskurtsoaren zati nagusian dago, Estatutuarenaren balio bera du. Hori osoko zuzenketa da!”. Eta esan zidan: “Ez, ez didazu ulertu. Esan behar zenuen borroka armatua soberan dagoela eta enbarazu egiten duela”. Zuzenketa horrek atentzioa eman zidan, kritika ez baitzen ez zuelako uste borroka armatua soberan dagoela eta enbarazu egiten duela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria