literatura

Xabier Leterentzat izango da Euskadi Literatur Saria, 'Egunsentiaren esku izoztuak' lanagatik

Poema liburua saritzeko garaian, "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" hartu ditu kontuan epaimahaiak.
Xabier Lete aurten, Urnietan.
Xabier Lete aurten, Urnietan. / Argazki Press

Berria -

2009ko urriak 27
Xabier Lete idazleak (Oiartzun, Gipuzkoa; 1944) irabazi du aurtengo Euskadi Literatur Saria, =iEgunsentiaren esku izoztuak=i poema lanarekin. Epaimahaiak dioenez, liburuaren "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" hartu ditu kontuan. Hemezortzi mila euroko saria jasoko du Letek eta, gainera, lau mila euroko laguntza emango diote poema liburu saritua beste hizkuntza batean argitaratzeko. Letez gain, euskarazko Euskadi Literatur Saria jasotzeko finalistak Harkaitz Cano (=iZinea eta literatura=i lanagatik), Luis Garde (=iGertakarien Urtzea=i), Anjel Lertxundi (=iZoaz infernura, laztana=i), Juanjo Olasagarre (=iTragediaren poza=i) eta Kirmen Uribe (=iBilbao-New York-Bilbao=i) ziren. =bEuskadi Itzulpen Saria Antton Olanorentzat=b Euskadi Itzulpen Saria norentzat izango den jakinarazi dute: Antton Olanorentzat, Wilkie Collins idazle ingelesaren =iThe Moonstone=i eleberriaren =iIlargi-harria=i euskarazko itzulpenari esker. Epaimahaiak "obraren tonu orokorra, kontalari desberdinen erregistroen aberastasuna eta ezaugarri pertsonal eta sozialak" hartu ditu aintzat. Itzulpengintza ikasketak egin zituen Olanok Donostian eta urte askoan euskarako irakasle bezala aritu da. 2000. urtetik Katalunian bizi da. Hemezortzi mila euroko saria jasoko du =iIlargi-harria=i eleberriagatik. Olanorekin batera, Juan Martin Elexpuru (=iTartufo/Zekena eta Printzea=i), Koro Navarro (=iBelarra kantari=i) eta Karlos Zabala (=iEsperantza=i) ere finalisten artean zeuden. Datozen asteetan haur eta gazte literatura arloko saritua eta ilustraziokoa jakingo dira. Haur eta gazte literatura sailean finalistak Juan Kruz Igerabide (=iAmilami=i), Fernando Morillo (=iLeonardoren Hegoak=i), Eider Rodriguez (=iNikoleta eta gaua=i) eta Ruben Ruiz (=iAnekdotak=i) dira. Ilustrazio saria eskuratzeko hautagaiak, berriz, Mariona Cabassa (=iKatiuska horiak=i), Eider Eibar (=iAnekdotak=i), Elena Odriozola (=iAplastamiento de las gotas eta Un secreto del bosque=i), Iraia Okina (=iIlania=i), Mikel Valverde (=iEl pirata Pepe y los animales=i) eta Alfonso Zapico (=iCafe Budapest=i). Azaroaren 24an emango dituzte Euskadi Sari guztiak, Bilbon Euskal Irrati Telebistaren egoitzan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna