gizARTEA

Luis Nuñez soziologoa eta kazetaria hil da, gaixotasunaren ondorioz

Euskarari buruzko hainbat ikerlanen egilea da. 'Egin' egunkariko erredaktoreburu izan zen. Gaur eman diote azken agurra Donostian, Errekalde auzoko tanatorioan. Iñaki Egaña historialariak dio "konpromiso handiko gizona" zela eta haren ekarpena "oso garrantzitsua" izan dela.
Luis Nuñez Astrain.
Luis Nuñez Astrain.

Berria -

2009ko azaroak 2
Luis Nuñez Astrain (Donostia, 1939) soziologoa eta kazetaria hil zen atzo, minbiziak jota, eta azken agurra gaur eman diote, Donostian, Errekalde auzoko tanatorioan, 15:00etatik aurrera. Sorbona Parisko Unibertsitatean ikasi zuen Linguistika eta Soziologia, eta euskararen irakaskuntza eta egoera aztertuz hainbat ikerlanen egilea da: =iAsí está la enseñanza primaria=i (1969), =iEuskara gaur=i (1971), =iFonología consonántica de un dialecto del euskera de Zuberoa=i (1976), =iOpresión y defensa del euskera=i (1977), =iEl euskera arcaico=i (2003), =iParentescos y antigua extensión del euskera=i (2003) eta =iAntzinako euskaraz=i (2004). 1980an hasi zen =iEgin=i egunkarian lanean, eta erredaktoreburu izan zen. =iPunto y Hora de Euskal Herria=i aldizkariko zuzendari ere aritu zen. Espainiako Auzitegi Nazionalak =iEgin=i itxi zuenean, Euskal Filologiako zenbait ikasturte egiteari ekin zion Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen. =iLa razón vasca=i (1995) ere idatzi zuen, eta =iEuskadi eta Askatasuna=i bildumaren koordinatzaile ere izan zen. 70eko hamarkadan ETA Berriko militantea izan zen, eta gero Herri Batasuneko batzarkidea Gipuzkoan. Iñaki Egaña historialariak BERRIA.INFOri adierazi dio Nuñez "konpromiso handiko gizona" zela eta arlo ezberdinetan egindako ekarpena "oso garrantzitsua" izan dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna