KRONOLOGIA. 'Alakrana' Bermeoko atunontziaren bahiketa

 

Berria -

2009ko azaroak 17
=bIrailak 3:=b =iAlakrana=i Bermeoko atunontziak piraten eraso bati ihes egitea lortu zuen. =bUrriak 2:=b Pirata talde batek =iAlakrana=i bahitu zuen Indiako Ozeanoan, Somaliako kostatik 400en miliara. 36 lagun zeuden ontzian; euskal herritarrak, zazpi. =bUrriak 3:=b Espainiako Gobernuko Itsas Armadak =iAlakrana=i-ko ustezko bi bahitzaile atxilotu zituen. =bUrriak 4:=b Espainiako Gobernuak atxilotutako piratak Espainiara eramateko prozesua abian jarri zuen. =bUrriak 5:=b Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta, Baltasar Garzon auzitegiko epaileak ustezko bi bahitzaileak Espainiara eramateko agindu zuen. =bUrriak 7:=b Espainiako Gobernuak arrantzaleak ondo daudela zioen. =bUrriak 8:=b Eusko Legebiltzarrak Indiako Ozeanoan lanean ari diren ontzietan militarrak ontziratzeko eskatu zuen. =bUrriak 10:=b Gobernuak ahal duen guztia egiten ari dela adierazi zuen. =bUrriak 12:=b Ustezko bi bahitzaileak Madrilera eraman zituzten. =bUrriak 13:=b Atxilotutako ustezko piratek Garzon epailearen aurrean deklaratu zuten eta espetxeratzeko agindua jaso zuten. =bUrriak 14:=b =iAlakrana=i-ko tripulazioa aske uzteko, piratek lau milioi dolarreko erreskatea eskatu zuten. =bUrriak 16:=b =iAlakrana=i-ko arrantzaleek euren senideekin hitz egin zuten eta bahiketaren luzapenaz galdetu zuten. Espainiako Gobernuak tripulazioa ondo dagoela berretsi zuen. =bUrriak 17:=b Arrantzaleak aske uzteko ahalegin guztiak egiten ari direla adierazi zuen Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. =bUrriak 19:=b Tripulazioko kideen senideek ez zuten haien berririk duela hiru egunetik. =bUrriak 20:=b Bost egun zeramatzaten senitartekoek arrantzaleen berririk gabe eta Espainiako Gobernuari berehalako erantzunak eskatu zizkioten. Epaileek piratetako bat adin txikikoa dela erabaki zioen eta aske utzi zuen. =bUrriak 21:=b Euskal arrantzaleen herrietan kontzentrazioak egiteko deia egin zuten. =bUrriak 22:=b Bi egun lehenago adin txikikoa zelakoan aske utzitako pirata Abdu Willy adin nagusikoa dela frogatu zuten. =bUrriak 24:=b Arrantzaleak aske uzteko eskatzeko kontzentrazioak Bermeon (Bizkaia) eta Pontevedran (Galizia). =bUrriak 26:=b Itsasontzietan segurtasun pribatuko langileak joateko Eusko Jaurlaritzak zioen kostuaren %25 ordainduko duela eta %50 patroiek. Gainerako %25 Espainiako Gobernuak ordainduko duela zioten. =bUrriak 30:=b Espainiako Gobernuak dekretua onartu zuen itsasontzietako segurtasun pribatuak gerrako armamentua erabiltzea ahalbideratzen duena. =bAzaroak 4:=b Abdu Willy adin nagusikoa dela erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pedraz epaileak eta kartzelara bidali zuen. =bAzaroak 5:=b =iAlakranako=i hiru arrantzale Somaliako lurrera eraman zituzten eta piratek hiru egunera horiek hiltzeko mehatxua egiten zuten. =bAzaroak 6:=b 36 ordu lehorrean eduki ondoren, =iAlakrana=i-ra itzuli zituzten hiru arrantzaleak. =bAzaroak 7:=b Bermeon eta Galizian kontzentrazioak egin zituzten, arrantzaleen alde. =bAzaroak 8:=b Kenyako espainiar enbaxadorea eta Somaliako lehen ministroa bildu ziren, pirata presoei buruz konponbidea bilatzeko asmoz. =bAzaroak 9:=b Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen lehenengo agerraldia, gaiari buruz hitz egiteko. =bAzaroak 10:=b Eskifaiako kideen familiartekoak Espainiako Auzitegi Nazionaleko presidentearekin bildu ziren. Espainiako presidentearekin ere batu ziren, Moncloa jauregian. =bAzaroak 11:=b Arrantzaleen senideek adierazpen publiko gehiagorik ez zutela egingo zioten. =bAzaroak 14:=b Fiskaltzak epaileari preso dituzten piratei buruzko kausak lehenbailehen amaitzeko eskatu zion, askapenerako prozesua azkartzeko asmoz. =bAzaroak 16:=b Fiskaltzaren eskakizunei jarraituz, Pedraz epaileak ustezko bi piratak auzipetu zituen. =bAzaroak 17 (gaur):=b =iAlakrana=i-ko tripulazioa aske utzi dute eta arrantzaleak onik daude. Iturri batzuen arabera, 2,3 milioi euroko erreskatea izan da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna