politika

Josu Muguruzaren omenezko monolitoari eraso egin diote

Rodolfo Aresek salatu egin du ekintza. Etzi 20 urte beteko dira Muguruza hil zutenetik, eta Bilbon omenaldia egingo diote. Santi Brouard ere omenduko dute, haren hilketatik 25 urte igaro direnean.

Berria -

2009ko azaroak 18
Bilbon, Errekalde plazan Josu Muguruza ezker abertzaleko hildako militante historikoaren omenezko monolitoa eta muralari eraso egin diete gaur goizean ezezagunek. ETAren aurkako pintaketak azaldu dira. Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak salatu egin du erasoa, "terrorismoaren biktimen memoriaren aurkakoa delako". Madrilen hil zuten Muguruza, tiroz, Espainiako Kongresuan HBko parlamentari gisa kreditatu bezperan. Ostiral honetan 25 eta 20 urte beteko dira Santi Brouard eta Muguruza hil zituztenetik, eta haiek omenduko dituzte Bilbon. Urteurrenari hasiera emateko, 11:00etan lore eskaintza egingo dute Ametzola parkean, bien omenezko monolitoaren aurrean. 12:00etan, Errekalde plazan, lore eskaintza egingo dute, eta 19:30ean ekitaldi politikoa izango da Esperantza frontoian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna