munDUA

Herman Van Rompuy izango da Europa Batasuneko aurreneko presidentea

Belgikako lehen ministroa eta Flandriako alderdi demokristauko kidea da. EBko Kanpo Harremanetarako ministroa Catherine Ashton Errusuma Batuko laborista izango da.

Berria -

2009ko azaroak 19
Herman Van Rompuy (63 urte) Belgikako egungo lehen ministroa izango da Europa Batasuneko (EB) lehendabiziko presidentea, gaur arratsean EBko 27 herrialdeetako buruek Bruselan erabaki dutenez. Flandriako alderdi demokristauko kidea da. Lisboako Ituna indarrean jartzea izango da haren aurreneko eginkizun nagusietakoa -27 herrialdeek berretsia dute-. EBko Kanpo Harremanetarako ministroa, berriz, Catherine Ashton (Erresuma Batua, 52 urte) Komertzio komisarioa izango da. Europako Batzordeko presidenteorde lanak ere egingo ditu. Alderdi Laboristako kidea da. Bi urte eta erdiko agintaldia edukiko dute, EBko iturriek esan dutenez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna