politika

Ezker abertzaleak "begi onez" ikusten du EAk subiranisten bilgune bat sortzeko egindako proposamena

Hala ere, bide horretan pauso bat gehiago ematea beharrezkotzat jo du ezker abertzaleak, "eman eta hartu beharreko urrats eta konpromiso zehatzak definitzea".

Berria -

2009ko azaroak 23
Pasa den larunbatean Eusko Alkartasunak (EA) egindako proposamena "begi onez" ikusten duela adierazi du ezker abertzaleak. EAk Donostian egin zuen bilkuran, eragile politiko, sindikal eta sozialei subiranisten bilgune bat sortzeko deia egin zien. EAren asmo horiek larunbatean aurkeztu zuten =iOinarrizko proposamena Euskal Herriaren independentziaren aldeko akordio subiranista sustatzeko=i izeneko =ltxostenean==http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua554.pdf=l daude. Miren Legorburu eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak EAren proposamenen aurkezpenean izan ziren. "Altsasun (Nafarroa) aurkezturiko =iProzesu Demokratikorako lehen urratsa: Ezker abertzalearen oinarriak eta borondatea=i =lagiriaren==http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua552.pdf=l bidez genion moduan, beharrezkoa ikusten dugu aldaketa politikoa gauzatze bidean mugimendu independentista bat artikulatzea". Hala ere, ezker abertzaleak gaineratu du beharrezkoa ikusten duela hurrengo fase batera igarotzea. " Indar independentisten metatzeari eta aldaketa politikoaren bidean aurrera egiteari begira eragile politiko, sindikal eta sozialek eman eta hartu beharreko urrats eta konpromiso zehatzak definitzeko fasera, alegia". Urrats horrekiko bere konpromisoa eta borondatea berretsi du ezker abertzaleak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna