munDUA

Jose Mujicak irabazi du Uruguaiko hauteskundeen bigarren itzulia

Fronte Zabalak segituko du presidentetzan. Hautagai ezkertiarrak berrehun mila botoko aldea kendu dio Alberto Lacalle kontserbadoreari. Martxoaren 1ean hartuko du kargua.

Berria -

2009ko azaroak 30
Espero bezala, Jose Mujica Fronte Zabaleko buru ezkertiarrak irabazi ditu =lUruguaiko presidentetza hauteskundeak==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-29/022/006/Uruguaiko_bozen_bigarren_itzulian_presidente_izateko_faborito_da_Mujica._Colorado_alderdiak_Lacalleren_aldeko_botoa_eskatu_badu_ere_Fronte_Zabaleko_hautagaiak_alde_ditu_inkestak.htm=l eta hura izango da presidente berria, gaur goizean Hauteskunde Batzordeak baieztatu duenez. Atzo egin zuten bozen bigarren itzulia eta, botoen %94,51 zenbatuta dela, 1.135.197 boto jaso ditu Mujicak. Luis Alberto Lacalle Alderdi Nazionaleko buru kontserbadore eta Uruguaiko presidente ohiak (1990-1995), berriz, 914.877 boto. Urriaren 25ean egin zuten lehen itzulia, eta botoen %48 lortu zituen Mujicak. Presidente kargua eskuratzeko, baina, gehiengo osoa behar zuen. Lacallek %29ko babesa eskuratu zuen -nabarmen egin zuen atzera-, eta Colorado alderdiak %18koa -Lacallaren aldeko botoa eskatu du bigarren itzulian-. Tabare Vazquez (Fronte Zabala) orain arte presidente izandakoaren lekukoa hartuko du Mujica gerrillari izandakoak. Martxoaren 1ean izango da kargu-hartze ekitaldia. Orain arteko ildo politikoarekin jarraituko duela agindu du. Ezkerrak 2005ean lortu zuen presidentetza lehen aldiz. Urrian ere ezkerrak gehiengoa lortu zuen Parlamentuan eta Senatuan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna