politika

Ibarretxek dio Eusko Jaurlaritza "geldirik" dagoela

Lehendakari ohiaren arabera, Lopezen gobernuak "kudeaketa ekonomiko eta sozialean ez du ideiarik". Ostegun honetan hitzaldia emango du Tolosan.

Berria -

2009ko azaroak 30
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiaren ustez, gaurko Jaurlaritza "geldirik" dago "kudeaketa ekonomiko eta sozialean", "ez du ideiarik, hutsik dago, baina zarata politikoa eta mediatikoa ateraz". Noticias Taldeko egunkarietan plazaratu du iritzia, gaur, =lartikulu==http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2009/11/30/opinion/tribuna-abierta/el-cantaro-vacio-es-el-que-mas-ruido-mete=l bidez. Aurtengo maiatzera arte beti EAJkoa kide bat izan zen Jaurlaritzako lehendakari -Ibarretxe bera azkena-, eta orain Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia dago agintean, PPrekin egindako akordioari esker. Ibarretxek iritzi dio "mendekua" izanda jokatu zutela PSEk eta PPk, jeltzaleak boteretik "bidaltzeko", eta "eraiki nahi ez denean, ideiak argazkiek ordezkatzen dituzte". =bOstegunean hitzaldia emango du Tolosan=b Ibarretxe atzerrian egon da azkenaldian, unibertsitate klaseak ematen, eta ostegun honetan Tolosan (Gipuzkoa) hitzaldia emango du: =iKonpromiso politikoa, aukera bat, behar bat ala betebehar bat=i. Kasinon ariko da, 19:30etik aurrera, EAJk antolatutako solasaldi sailaren barruan. Aurreko asteetan Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako presidentea aritu dira hizketan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna