atxiloketa

Ainara Bakedano atxilotu dute Madrilen, gazteen aurkako operazioarekin lotuta

Bere kabuz joan da gaur Espainiako Auzitegi Nazionalera. Ruben Sanz ere aurkeztu da han, eta honi esan diote bihar goizean agertzeko. Grande Marlaska epaileak 31 gazte kartzelara bidali zituen lehengo astean, "erakunde terroristako kide" izatea egotzita.

Berria -

2009ko abenduak 2
Guardia Zibilak Ainara Bakedano atxilotu du gaur goizean Madrilen, lehengo astean euskal gazteen aurka egindako polizia operazioarekin lotuta. Orduan saiatu ziren hura atzematen, Iru˝errian, baina gaztea ez zegoen etxean. Gaur bere kabuz joan da Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta han atxilotu dute. Orain inkomunikatua daukate. Ruben Sanz eta Miguel Fernandez ere aurkeztu dira auzitegian, baina ez dituzte atxilotu. Bihar goizerako hitzordua jarri diete. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak =l35 gazte atzeman==http://www.berria.info/albisteak/37571/ATXILOTU_ZERRENDA.htm=l zituzten lehengo astean -34 asteartean eta bat larunbatean-, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. Haietatik =l31 kartzelara==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-29/010/005/Atxilotutako_35_gazteetatik_31_espetxera_bidali_ditu_Marlaskak.htm=l bidali zituen epaileak, Segi gazte erakundekoak direlakoan "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Beste laurak baldintzapean utzi zituen libre. Larunbatean =lmilaka lagunek salatu==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-29/010/009/Gazteen_eskubideak_delitu_bilakatu_dituztela_salatu_du_jendetzak_Bilbon.htm=l zuten gazte independentisten aurkako sarekada, Bilbon egindako manifestazioan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna