politika

Luis Mari Bandres euskaltzalea eta EAJko militante historikoa hil da

Gaixotasunaren ondorioz zendu da. Kultura arloan Jaurlaritzako sailburu eta Gipuzkoako diputatu izan zen. Ez Dok Amairu taldeko kide ere izan zen.
Luis Mari Bandres.
Luis Mari Bandres.

Berria -

2009ko abenduak 3
Luis Mari Bandres Unanue (Pasaia, Gipuzkoa; 1944) euskaltzalea eta EAJko militante historikoa hil da bart, gaixotasun baten ondorioz, alderdiko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailburu -Jose Antonio Ardanza zela lehendakari-, Gipuzkoako Euskara eta Kultura diputatu eta EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko kidea izan zen, besteak beste. 1965-1969 artean Donostian Ingeniari Tekniko Industrialeko Eskolako irakasle izan zen, OASAn ingeniari gisa lan egin zuen. 1970ko hamarkadan, euskara zientzia arloan erabiltzeko egokitzapen lanetan aritu zen eta unibertsitate ikasketak ofizialki euskaraz eman zituen lehen irakasleetako bat izan zen. Besteak beste, Udako Euskal Unibertsitateko kide eta irakasle ere izan zen hasiera-hasieratik. Ez Dok Amairu taldeko partaidea izan zen, 1979-1985 artean UNED Bergarako (Gipuzkoa) unibertsitateko zuzendari, eta Elhuyar Zientzia Elkarteko zuzendaritza karguetan ere aritutakoa zen. Orain gutxi arte, EHUko Kimika fakultatean eta Ingeniaritza Teknikoaren Unibertsitate Eskolan Elektrikari eta Antolaketa Komertzialeko irakasle izan zen. Euskal Idazleen Elkarteko, Aranzadi Zientzia Elkarteko, UZEIko eta Txistularien Elkarteko kide ere bazen. Horrez gain, artikulugilea ere bazen; =iBERRIA=i eta =iEgunkaria=i-n idatzi zuen, esaterako. =iIrutxuloko Hitza=i Donostiako egunkarian ere iritzi artikuluak egin zituen, 2006ko irailetik. =bBERRIAn idatzitako artikulu batzuk=b - =l2009ko hamabostaldia==http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-07-28/004/006/2009ko_hamabostaldia.htm=l (2009-07-28) - =lBainuetxeak eta Donostiako La Perla==http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-07-12/004/006/Bainuetxeak_eta_Donostiako_La_Perla.htm=l (2009-07-12) - =lSebastian Iradier==http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-05-19/005/008/Sebastian_Iradier.htm=l (2009-05-19) - =lErgelak==http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-10-21/005/009/Ergelak.htm=l (2008-10-21) - =lIruinseme (berezi) bat==http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-03-25/005/007/Iruinseme_(berezi)_bat.htm=l (2008-03-25)

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna