bertsolari txapelketa nagusia

Maialen Lujanbio txapeldun

Txapelketa Nagusiko bere lehen txapela irabazi du gaur, BECen. Amets Arzallus geratu da bigarren. Ondoren, Jon Maia, Andoni Egaña aurreko lau txapelen jabea, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi.

Berria -

2009ko abenduak 13
Andoni Egaņak badu ordezkoa: Maialen Lujanbio, honek irabazi baitu gaur Txapelketa Nagusiko finala. Horko bere aurreneko txapela du, eta aurreneko emakume txapelduna da. 1.630,75 puntu batu ditu Lujanbiok finalean. 33 urte ditu eta Hernanikoa da. 2001ean bigarren izan zen Txapelketa Nagusian, eta Gipuzkoakoa ere irabazia du. Joxe Agirre 80 urteko bertsolariak jarri dio txapela. =bPuntuazioa=b =b1. Maialen Lujanbio.=b 1.630,75 puntu. =b2. Amets Arzallus.=b 1.582. Bera izan da Lujanbiorekin buruz burukora heldu dena. =b3. Jon Maia.=b 1.060. =b4. Andoni Egaņa.=b 1.058. Aurreko lau txapelen jabea da. =b5. Unai Iturriaga.=b 1.046,25. =b6. Sustrai Colina.=b 1.037,5. =b7. Aitor Mendiluze.=b 1.009,25. =b8. Aitor Sarriegi.=b 983,75. Egaņak lehengoan BERRIAn esandakoa bota du agurrean: txapeldun izan ez denez, ez duela gehiago parte hartuko txapelketan. 2013an lanean antolakuntzan ariko dela esan du. 11:10etan hasi da finala, Barakaldon (Bizkaia), BECen, eta 14:30ean amaitu dute lehen saioa. Bigarrena 16:30ean hasi da eta zortzien artekoa 18:35ean bukatu. Buruz burukoa, 19:25ean amaitu da. =bLujanbio: "Lehen emakume txapelduna izatea, mugarritxoa da"=b Lujanbiok aitortu du "lehen emakume txapelduna izatea, mugarritxoa" dela. "Horrek sinbolikoki garrantzia du, bai. Hala ere, ni zortzi bertsolarien artetik beste bat sentitu naiz". "Txapel hau denentzat" dela gaineratu du. BECeko giroa bertsolarientzat ere "harrigarria" izan dela uste du txapeldunak. "Herri honek poz premia duela islatzen du". Finalistek emandako besarkada izan da, harentzat, "unerik ederrena", "elkarrekin hazitako belaunaldikoak" direlako ia denak. Finalean bizitako bertso giroa "ez da egun bateko perretxikoa", Lujanbioren iritziz. "Izan ere, elkarteak egindako lanaren ondorioz, oinarri zabal-zabala dago".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna