IRITZIA. Goizeko saioa, bertsolariak banan-banan (Beñat Zamalloa)

2009ko abenduaren 13a
18:14
Entzun
Beñat Zamalloa BERRIAko bertso adituaren iritzia goizeko saioaz:

Egaña. "Ez da goia jota ibili, baina bere maila eman du eta arratsaldean biribiltzea tokatuko zaio. Txapela nahi badu, gora egin beharko du".

Lujanbio. "Ia dena egin du ondo. Oso goitik hasi da eta maila eutsi dio. Ofizioka bertso bakarra izan da balekoa, eta kartzelan zuzen zezakeen baina, dena dela, ariketa dotorea egin du".

Arzallus. "Bizi ari da kantuan, batzuetan biziegi eta dena. Bere maila eman du eta goitik aritu da".

Maia. "Bere estiloa landu du, eta igual ez du bere onena eman, baina saio ona egin du".

Mendiluze. "Azkeneko ofizioan asmatu ezinik ibili da -gainontzekoetan oso txukun-, eta kartzelan gaia zehaztea falta izan zaio".

Iturriaga. "Gora-behera handiekin ibili da, baina gora asko egin gabe eta behera ere asko egin gabe".

Sarriegi. "Maila eman du, saioaren mailari eutsita. Utzi du puntu eta alerik".

Colina. "Kartzelan egin du bere lanik onena; hor denen artean onena ez bada izan, onenetakoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.