ERREAKZIOAK. Lekukoa hartzearen eta ematearen "ohorea"

2009ko abenduaren 13a
23:23
Entzun
Iñaki Murua (Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria). "Bertsozalearen erantzuna txapelketa honetan ikusgarria izan da, eta bertsogintzan jauzia eman da. Lanetik dator emaitza".

Maialen Lujanbio. "Egañaren lekukoaren hartzailea izatea ohore ezin handiagoa da".

Amets Arzallus. "Lekukoa gauzatzen ikustea saria da guretzat. Emozio eta poz guztiak bilduta noa etxera".

Jon Maia. "Txapelketan nire lanik onena oholtzatik kanpo egin dut, entrenatzen, eta gero hori oholtzan ikusi da. Beharra neukan aurten".

Andoni Egaña. "Ohorea da lekukoa ematea, eta Maialeni ematea are handiagoa, urteetan ahalegin handia egin duelako bere bertsokera garatzeko. Plazetan erreleboa emanda dago. Nik gaur brotxa fina ez dut ateratzerik lortu bukaerara arte. Zazpi final jokatu ondoren pozik noa txapelketa uztera. Plazan segituko dut".

Unai Iturriaga. "Gustura sentitu naiz. Saio onak eta oso txarrak egin ditut, baina badakit hori egin dezakedala. Inoiz esan ahalko dut: 'hemen egon nintzen'".

Sustrai Colina. "Gozatu egin dut. Goizean BECera iristean irribarrea atera zait, poza nuen, eta horri eusten saiatu naiz".

Aitor Mendiluze. "Ederra izan da BECen egotea. Aurten bertan sentitu nahi nuen, aurreko bi finaletan ez bezala. Bertsotan, berriz, gora eta behera ibili naiz".

Aitor Sarriegi. "Handitasun sentsazioa sentitu dut, baina batzuetan kantuan lasaiegi eta dena aritu naiz. Oso pozik nago, eta harro hauen atean kantatzearekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.