gizartea

Errudun jo dute Merino, Langraizko espetxeko segurtasun zuzendariorde izandakoa

Lau emakumek sexu erasoak leporatuta jarritako salaketetatik batean jo dute errudun epaileek Mariano Merino. Langraizko espetxeko segurtasun zuzendariorde izandakoak "agintearen gehiegikeriagatik" urtebeteko kartzela zigorrari egin beharko dio aurre, eta baita sei urteko inhabilitazioari ere.

Berria -

2009ko abenduak 16
Langraizko espetxean (Araba) dauden lau emakumek jarri zuten Mariano Merinoren kontrako salaketa, Arabako Probintzia Auzitegian, eta epaileek erabaki dute "agintearen gehiegikeria" egin zuela. Horregatik jarri dio urtebeteko kartzela zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. G.J presoaren kasuan, gainera, 3.000 euro ordaindu beharko dizkio. Kasu horretan onartu dute frogak ziurrak direla: akusatuak hainbat alditan besarkatu zuen, bi aldiz musukatzen saiatu zen, gerritik heldu eta ipurdian masaileko bat ere eman zion. "Ekintza horiekin ez dago inolako zalantzarik sexu proposamenak egin zituela, emakumearen oniritzirik gabe". Horren truke, emakumeari kartzela barruko tramite batzuetan erraztasunak agindu zizkion, senideekin bisitak izateko, eta hirugarren graduan ateratzeko. Beste hiru inputazioetatik absolbitu egin dute, ordea, ustezko sexu proposamen horietan ez dagoelako "nahikoa ziurtasunik". Akusatuak emandako argudioak ere atzera bota ditu auzitegiak. Merinoren defentsaren arabera, lau emakumeek elkar hartuta bere kontra egitea erabaki zuten. Akusazio pribatuak hamar urteko kartzela zigorra eta 36 urteko erabateko inhabilitazioa eskatu zuen, lau emakumeen eta Salhaketaren izenean. Emakumeek 2005. urtean jarri zituzten salaketak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna