atxiloketak

Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Angelu, Hossegor eta Parisen, Irrintzi taldearekin lotuta

Stephane Callou, Sebastian Callou eta Lionel Labeyrie dira atzeman dituenak. Ipar Euskal Herrian etxe agentzien eta turismo guneen aurka hainbat eraso egin izan ditu Irrintzik azken urteetan.

Berria -

2009ko abenduak 17
Irritzi taldearekin lotura dutelakoan, Angelu (Lapurdi), Hossegor (Frantzia) eta Parisen hiru lagun atzeman ditu gaur Frantziako Poliziak: Stephane Callou, Sebastian Callou eta Lionel Labeyrie (22na urte dituzte). Poliziak lehen bien Angeluko etxebizitza miatu du eta bi atxilotuek parte hartu dute. Arbonako (Lapurdi) etxe bat ere miatu dute. France Bleu irratiak azaldu duenez, atxilotuak Landetan sortuak dira. Poliziak atxilotutako lagunak identifikatzea DNA laginen bitartez lortu du, iturri horren arabera. Irritzi taldeak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan etxe agentzien eta turismo guneen aurka azkeneko urteetan hainbat eraso egin izan ditu, etxean egindako lehergailu bidez-eta. Berak aldarrikatu izan ditu ekintzak, =iEuskal Herria ez da salgai=i lelopean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna