egunkaria auzia

Egundoko jendetza izan da Bilbon, 'Egunkaria'-ren alde

Milaka eta milaka lagun izan dira euskarazko kazetaren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko manifestazioan. "Bildu beharra dauka herri honek", esan du Torrealdaik hitzaldian, auzipetuen izenean. "Ez dugu nahi gure aurkako zigorraren bitartez euskalgintzaren aurkako zigorrari bidea etorkizunean ireki diezaioten". Eragilen artean Ibarretxe, Ardanza, Garaikoetxea, Olano, Urkullu, Egibar, Rufi Etxeberria, Goirizelaia, Urizar, Ramirez, Abril, Basabe, Arana, Galdos, Matute, Muñoz, Etxaide, Sordo, Rios, Murua, Lujanbio, Tellitu, Mintegi, Zupiria, Uribe, Anjel Lertxundi... zeuden.
Milaka eta milaka lagun izan dira epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko manifestazioan.

Berria -

2009ko abenduak 19
Euskal Herriak berriro babesa agertu dio =iEgunkaria=i-ri, gaur ere izugarrizko jendetza bildu delako Bilbon, manifestazioan. 17:02an hasi da mobilizazioa, =iEgunkaria libre!=i lelopean, Autonomia kaletik. Joan Mari Torrealdai, Iņaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga =lEgunkaria-ko itxiera kasuko auzipetuak==http://www.berria.info/egunkaria/auzipetuak.php=l zeuden pankartan, baita =lauzi ekonomikoko beste auzipetuak==http://www.berria.info/egunkaria/auzi_ekonomikoa.php=l ere. Manifestazioko burua 17:52an heldu da bukaerara, udaletxe aurrera. Han, jendea bildu ondotik -ez guztiak, uholdea zegoelako Bilboko kaleetan-, Torrealdai hasi da hizketan, 18:00etan. Artean Autonomia kalean zen jendea. "Hemen gaude guztiok. =iEgunkaria=i-k biltzen gaitu. Bildu beharra dauka herri honek", esan du hasieran, eta jendearen babesa eskertu du. "Zuei esker, burua goian dugu. Mila esker Euskal Herria!". Auzipetuen arabera, euskarari egin zioten eraso 2003ko otsailaren 20an, =iEgunkaria=i itxi zutenean. "Hizkuntzarekin batera euskaldunok eraso gintuzten; munduan euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra eraso zuteln; euskal herritarrari izaera, nortasuna, ematen dion euskara, euskal herritarrak maite duen euskara, jipoitu zuten...; horra zergatik esan zuen euskal jendarteak 'nahikoa da!' duela zazpi urte. Eta orduko moduan orain ere". Absoluzioa eskatu du Torrealdaik. "Ez dugu nahi gure aurkako zigorraren bitartez euskalgintzaren aurkako zigorrari bidea etorkizunean ireki diezaioten. Absoluzioa da injustizia eta bidegabekeria zuzentzen hasteko aukera bakarra. Ez dadila berriz ere antzeko bidegabekeriarik gerta! Euskaldunok, euskal herritarrok, libre bizi nahi dugu, =iEgunkaria=i libre izango den Euskal Herri librean". Bide batez, uneotan, eurekin batera, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren hamahiru gazteei elkartasuna adierazi die. "Eta bihoakie bereziki elkartasunezko gure besarkada, laster batean gu bezala epaituko dituzten Udalbiltzako kideei ere". Txalo zaparrada jaso du orduan ere. =bEragile ugari izan da manifestazioan=b Eragile politikoen eta sindikalen artean Bilboko manifestazioan izan dira Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Iņigo Urkullu EAJko EBBko lehendakaria, Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko lehendakaria eta Andoni Ortuzar Bizkaikoa, Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Maiorga Ramirez EAko bozeramaile, Nafarroako EA burua eta NaBaiko parlamentaria, Unai Ziarreta EAko idazkari nagusi ohia, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea eta Mikel Basabe eusko legebiltzarkidea, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzailea, Iņaki Galdos Hamaikabateko lehendakaria, ABkoak, Oscar Matute Alternatibako bozeramailea, Adolfo Muņoz ELAko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia, Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusia, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea, Sabin Intxaurraga, Anjeles Iztueta eta Javier Madrazo Jaurlaritzako sailburu ohiak, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura eta Euskara diputatua... Kultura, komunikabide eta euskalgintzako ordezkariak ere asko eta asko: Iņaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna, Joxan Lizarribar EKTko lehendakaria, Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria, Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria, Iņaki Lasa Kontseiluko zuzendaritzakidea, Mertxe Mujika eta Edurne Brouard AEK-ko zuzendaritzakideak, Jon Jaka Elkarreko kidea, Paul Bilbao Behatokiko zuzendaria, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria, Laura Mintegi idazle eta Euskal PEN Klubeko lehendakaria, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazleak, Bingen Zupiria EITBko buru ohia, Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria, Andoni Aizpuru eta Xabier Usabiaga kazetariak, BERRIAko kazetari ugari, =iEgunkaria=i-ko kazetari ohi ugari ere bai, Xabier Eizagirre =iJakin=i aldizkariko kidea, Gontzal Mendibil musikaria, Mikel Martinez aktorea... =b2003ko otsailaren 22 hura=b 2003ko otsailaren 22an, Guardia Zibilak Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz =iEgunkaria=i itxi eta bi egunera, =iEgunero=i egunkariak =iDenok Donostiara=i izenburua jarri zuen azalean. Manifestazioa erraldoia izan zen; =iMundu bat Egunkaria-ren alde=i izan zen =iEgunero=i-ren izenburua otsailaren 23an. =lAntzeko erantzuna eskatua==http://www.berria.info/albisteak/37969/Auzipetuen_adierazpena.htm=l zuten auzipetuek gaurko, eta jendeak tinko erantzun du atzera. =bEkin diote epaiketari=b Asteartean hasi zen =iEgunkaria=i-ren itxierako epaiketa, Auzitegi Nazionalean. Auzipetuek asteartean deklaratu zuten, eta ETArekin loturarik ez zutela izan nabarmendu zuten. Fiskalak ez zien galderarik egin -kasua artxibatzeko eskatu zuen bere garaian-. Asteazkenean guardia zibilak mintzatu ziren epaileen aurrean, eta ez zuten =iEgunkaria=i-ren eta ETAren ustezko harremanez frogarik aurkeztu. Urtarrilaren 12an izango da hurrengo saioa. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute auzipetuentzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna