PSE-EE: "Fiskalak ez du kargurik eskatu, eta horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak okerrak zuzentzeko tresnak dituela"

2009ko abenduaren 19a
11:12
Entzun
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak ez du Egunkaria auzia-ren aurkako hitzik ez du egin, baina dio Miguel Angel Carballo fiskalak auzipetuen aurka kargurik eskatu ez eta auziaren artxiboa eskatu izana "poztekoa" dela. "Horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak ezin duela gehiegikeriarik eta akatsik egin, eta okerrak zuzentzeko tresnak dituela".

Horretaz gain, Pastorrek azpimarratu du Egunkaria-ren aurkako epaiketa kazeta itxi eta ia zazpi urtera hasi dela, "eta, horregatik, agian, Zuzenbide Estatuaren akatsa egon da. Epaiketa batean Justizia egin nahi bada, ezin du horrek gertatu, orduan Justizia ez delako horixe, Justizia, eta hori aitortu beharra dago".

PSEko bozeramailearen arabera, ordea, "ezin da esan epaiketa hau Euskal Herriaren eta euskararen aurkakoa denik, batzuek hala dioten arren".

Radio Euskadin egin ditu adierazpenok, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.