Juan Lopez Uralderen aurka "badaezpadako" kartzela zigorra eman dute

 

Berria -

2009ko abenduak 19
Juan Lopez Uralde (Donostia) Espainiako Estatuan Greenpeace ingurumen erakundeak daukan zuzendariaren aurka urtarrilaren 7ra arteko "badaezpadako" kartzela zigorra" eman du Kopenhageko (Danimarka) auzitegiak, atzo gauean Kopenhagen bertan klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian "modu ilegalean" sartu izana egotzita. Greenpeaceko beste bi kideren kontra ere zigor bera eman du -norvegiarra eta suitzarra dira biok-. Munduko estatuetako ehunen bat buru afaltzen ari ziren aretoraino sartu ziren hirurak, segurtasun neurriak gaindituta. Besteak beste, Angela Merkel Alemaniako kantzillerra, Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroa, Lula da Silva Brasilgo presidentea, Hugo Chavez Venezuelakoa, Nicolas Sarkozy Frantziakoa eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiakoa zeuden afaltzen, baita Danimarkako Gobernuko eta errege familiako kideak ere. Danimarkako Poliziak ingurumen taldeko beste 22 lagun atzeman zituen ondoren, eta gero libre utzi zituzten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna