gizartea

Iritsi dira Iruñera atzo Pirinioetan hilda topatu zituzten hiru lagunen gorpuak

Iraupeneko eskia egitera joan ziren, eta elur-jausi batek harrapatu zituen. Haietatik bi anaiak dira (Txomin eta Santiago Eugi Martinikorena) eta bestea bien koinatua (Unai Perez Isasi).

Berria -

2010eko urtarrilak 10
Iruñeko hiru bizilagun hilda topatu zituzten atzo Huescako Pirinioetan eta gaur arratsaldean Iruñera iritsi dira. Atzotik Jakako (Huesca, Espainia) beilategian egon dira gorpuak. Bihar arratsaldean egingo da hiruren izeneko hileta Iruñean. Iraupeneko eskia egiten ari ziren hiru biktimak eta elur-jausiak harrapatuta zendu ziren. Guardia Zibilak topatu zituen hilda, Espainiako Gobernuaren Huescako ordezkaritzaordeak jakinarazi duenez. Haien senideen abisua jasota, larunbat arratsaldetik zebiltzan hiruren bila Collarada mendi (2.886 metro) inguruan, Villanuan. Txomin Eugi Martinikorena (39 urte) eta Santiago Eugi Martinikorena (32) anaiak eta Unai Perez Isasi (38) haien koinatua dira hildakoak. Aurreneko biak iruñearrak dira, bestea Arrigorriagakoa (Bizkaia) -aspalditik bizi zen Iruñean-.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna