egunkaria auzia

Txelisek azpimarratu du ETAk ez zuela 'Egunkaria'-ren sorrera garaian parte hartu

Jose Luis Alvarez Santacristina 'Txelis', Jose Mari Dorronsoro eta Carmen Gisasola presoek lekuko gisa deklaratu dute. Dorronsororen arabera, erakunde armatuak ez zuen "batere" hitz egin euskarazko kazetaren proiektuaz. Guardia zibilek esan dute atxiloketa garaian dena "normal" joan zela, eta ez dute Egunkaria-ren aurkako frogarik aurkeztu; fiskalak poliziei ez die galderarik egin. Hilaren 25ean segituko du epaiketak, eta epaimahaiak 27an irakurri nahi ditu ondorioak. Guardia zibilen deklarazioa. Euskal presoen deklarazioa.
Joan Mari Torrealdai auzipetua gaur Madrilen hedabideen aurrean hizketan, Espainiako Auzitegi Nazionalera sartzear zirela.
Joan Mari Torrealdai auzipetua gaur Madrilen hedabideen aurrean hizketan, Espainiako Auzitegi Nazionalera sartzear zirela. / BERRIA.INFO

Berria -

2010eko urtarrilak 12
Jose Luis Alvarez Santacristina =iTxelis=i, Jose Mari Dorronsoro eta Carmen Gisasola euskal presoek azpimarratu dute ETAk ez zuela =iEgunkaria=i-ren sorreran parte hartu eta ez zutela horretaz erakunde armatuko "batzorde eragilean" "batere" hitz egin. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioen iritziz, aipatutako presoei 1990 eta 1993 artean aurkitutako agiriek erakusten dute ETAk eta =iEgunkaria=i-k lotura izan zutela. Akusazioak eskatuta, lekuko gisa deklaratu dute hirurek, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, =iEgunkaria=i-ren aurkako epaiketako hirugarren saioan. Txelisek aitortu du erakunde armatuan kargu politikoa izan zuela -Poliziak ETAko zuzendaritzako kide nagusietako moduan jo zuen atxilotu zutenean-, eta adierazi du ETAk ez zuela inoiz sustatu kazetarik, ez zuela esku-hartu =iEgunkaria=i-n. "Egia da esaten ari naizena", azaldu du. Miguel Angel Carballo fiskalak galdetu dio ea ETAk interesik izan al zuen =iEgunkaria=i sortzeko, eta Txelisek erantzun dio "interes soziala" besterik ez zutela eduki, "euskara garatu zitekeelako" egitasmo harekin. Dorronsorok esan du ETAn ez zutela "batere" hitz egin =iEgunkaria=i-z, eta Gisasolak adierazi du berak, etakidea zen garaian, proiektuari buruz ezer ez zekiela. Polizia iturrien arabera, =iEgunkaria=i-ri buruzko dokumentuak atzeman zizkieten preso haiei, atxilotu zituztenean. =bGuardia zibilek ere deklaratu dute=b Guardia zibilak izan dira gaur deklaratzen aurrenak, haiek ere lekuko bezala, akusazioak eskatuta. Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz itxi zuen =iEgunkaria=i Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an, kazetak bere sorreran ETArekin zerikusia izan zuelakoan, baina gaur ere guardia zibilek ez dute =iEgunkaria=i-ren kontrako frogarik aurkeztu. Akusazioetako eta defentsako abokatuak aritu dira galderak egiten guardia zibilei. Ondorioz, Carballo fiskalak ez du galderarik egin, uko egin dio aukera horri. Horixe egin zuen epaiketako lehen bi saioetan. Gaur presoei baizik ez die galdetu. Hain justu, =iEgunkaria=i-ren aurkako frogarik ez zegoela argudiatuta, auzibide garaian kasua ixteko eskatu zuen fiskalak -defentsak ere bai-, baina Auzitegi Nazionalak ez zuen aintzat hartu eskaera. Gaur guardia zibil batek esan du kasua artxibatuta zegoela uste zuela. Atxiloketa garaiaz ere aritu dira hizketan guardia zibilak eta dena "normal" joan zela esan dute. Hainbat atxilotuk torturak jaso izana salatu zuten. =bHurrengo saioa, hilaren 25ean=b 10:38an hasi da gaurko saioa -hitzordua baino ia 40 minutu beranduago-, eta 12:33an amaitu da. Hilaren 25ean (astelehena) segituko du epaiketak, beste lekuko batzuen deklarazioarekin. Epaimahaiak 27an irakurri nahi ditu ondorioak. Orduan bukatuko litzateke epaiketa, eta epaiaren zain geratuko lirateke. Javier Gomez Bermudez da epaimahaiko burua, eta Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandez Prado dira beste epaileak. =bAbenduaren 15an eta 16an izan ziren lehen bi saioak=b Epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, eta hurrengo egunean segitu zuen. Auzipetuek ETArekin loturarik ez zutela izan nabarmendu zuten lehen saioan. Hurrengo egunean, guardia zibilek ez zuten =iEgunkaria=i-ren eta ETAren ustezko harremanez frogarik aurkeztu. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga ETAko kide izatea egotzita daude auzipetuta. Auzibidean Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek baino ez dituzte egin zigor eskaerak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna