Euskal presoen deklarazioa

2010eko urtarrilaren 12a
13:11
Entzun
=bJose Luis Alvarez Santacristina 'Txelis'=b

(11:46-12:09)



Indar metaketari buruz gazteleraz idatzitako dokumentu bat erakutsi dio Dignidad y Justiciak lekukoari, eta honek adierazi du ez dela gogoratzen, lehen ere “idatzitako guztia euskaraz" egiten zuela argudiatuta. Akusazioak 'indar erakusketa' kontzeptuari buruz galdetu dio lekukoari baina epaimahaiburuak ez dio utzi horri buruz galdetzen segitzen. "Gure garaian ez zegoen fronte egiturarik", erantzun du Txelisek.

“ETAk ez du inoiz sustatu inongo egunkaririk. Hori faltsua da”, adierazi du presoak. Euskaldunon Egunkaria-n ETAz argitaratu ziren gogoeta kritikoak direla-eta, horiek irakurtzeari esker berak halako bilakaera izan zuela deklaratu du. Egunkaria-ren gaiari buruz gogoeta egin zuela azaldu du, “gertakari garrantzitsu bat izan zelako. Baina ez zen aztertu batzorde eragilean”.

Fiskalak ea ETAk Egunkaria-n interesa zuen galdetu dio Txelisi, eta honek "interes soziala, euskara garatu zitekeelako", ihardetsi du. Lehen aldia izan da fiskalak epaiketan galdetu duena.

ETAk Egunkaria-ren sorreran esku hartu al zuen galdetu dio defentsa abokatuak, eta lekukoak berretsi du ezetz; "ezertarako ez".

Jose Mari Dorronsoro

(12:13-12:22)

Dignidad y Justiciak ustez ETAkoak ziren dokumentuak erakutsi dizkio Dorronsorori, eta honek erantzun du ez zirela berak eginak, eta norenak ziren ere ez dakiela. Egunkaria-ren sorreran ETAk interesa izan ote zuen galdetuta, ez zutela horretaz hitz egin erantzun du eta ez zutela zerikusirik izan. AVTk dokumentu horien fitxeroak bere ordenagailura nola iritsi ziren galdetu dio, eta lekukoak ihardetsi du "erakundearen bidez eta gordetzeko asmoz" iritsi zirela.

Carmen Gisasola

(12:25-12:31)

Akusazioen galderei erantzunez Egunkaria proiektuari buruz "ezer ere ez" zekiela adierazi du Gisasolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.