munDUA

"Ehunka mila" lagun hil dira Haitiko lurrikaran, lehen ministroaren arabera

Richter eskalan 7,3 graduko lurrikara izan da. Eraikin ugari erori da; horien artean, NBErena, ospitaleak, eskolak... NBEk Haitin duen misioaren burua hildakoetako bat da.

Berria -

2010eko urtarrilak 13
Richter eskalan 7,3 graduko lurrikara izan bart Haitin, eta horrek "tragedia" eragin duela adierazi du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). "Ehunka mila" lagun hil direla adierazi du Jean Max Bellerive Haitiko lehen ministroak. Horien artean NBEk Haitin duen misioaren buru Hedi Annab. Nazioarteko laguntza presazkoa dela nabarmendu du NBEk. Hogei herrialde inguru hasi dira laguntza bidaltzen, baina zailtasunak daude Haitira iristeko. Dominikar Errepublikatik saiatzen ari dira herrialdera sartzen. Eraikin ugari erori da; horien artean, NBErena, Port-au-Prince hiriburuan, ospitalea, eskolak... Presidentzia Jauregiak eta Parlamentuak ere kalte garrantzitsuak izan dituzte. Ezbeharraren ondorioz Haiti inkomunikatuta dago, Port-au-Princeko aireportua itxita... 250 lagunek egiten dute lan NBEren egoitzan, baina ez dute esan lurrikararen unean zenbat zeuden beharrean. Haitiko hiriburutik hamabost kilometrora izan da lurrikararen epizentroa. Gertatutakoa Haitiko bake prozesurako kaltegarria dela dio NBEk. Zazpi mila militar dauzka Nazio Batuen Erakundeak han. Jean Bertrand Aristide presidentea 2004an boteretik bortizki kendu zutenetik dago han NBE.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna