Futbola

Gaur egingo dituzte Jose Luis Orbegozo Realeko presidente ohiaren hiletak

Atzo hil zen Donostian, 80 urte zituela. Bere agintealdian bizi izan zuen Realak garairik gozoena.

Berria -

2010eko urtarrilak 18
Gaur arratsaldeko 19:30ean egingo da Donostiako Artzain Onaren katedralean Jose Luis Orbegozo Realeko presidente ohi hil berriaren hileta elizkizuna. Orbegozo atzo goizean hil zen, Donostian bertan, 80 urte zituela. Umetan egin zen Realeko bazkide, eta 1966an sartu zen zuzendaritza taldean, Antxon Vega Seonae presidentearen taldeko diruzain gisa. Hurrengo urtean, 1967an, hartu zuen lehendakari kargua, hain zuzen ere, Reala Espainiako Ligako lehen maila iritsi zenean. Hamasei urtez, 1983 arte, izan zen talde txuri-urdineko buru, eta tarte horretan, Orbegozoren gidaritzapean, bizi izan zuen Realak bere garairik oparoena: Espainiako bi liga eta Superkopa irabazi zituen. Era berean, Zubietako harrobiaren eta Reala Giupzkoa osoan txertatzearen bultzatzaile handienetakoa izan zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna