Emakumeen kontrako indarkeria

Labanaz eraso eginda emakume bat hil dute Tolosan

Bi gizonezko atxilotu dituzte, bat andrearen bikotekidea.

Berria -

2010eko urtarrilak 18
Tolosan (Guipuzkoa) labanaz oso larri zauritu zuten emakume bat hil zen atzo iluntzean Donostia Ospitalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 44 eta 49 urteko bi gizon atxilotu dituzte, erasoarekin zerikusirik duten ikertzeko. Bi gizon horietako bat hildako emakumearen bikotekidea zen. Hain justu, bikotekideak deitu zion atzo arratsaldeko lauak aldera Ertzaintzari emakumea larri zaurituta zegoela esateko. Bikotea bizi zen lekura joan zirenean emakumeak lepoan labanarekin egindako ebaki handia zuela ikusi zuten eta oso larri zegoela. Osasun larrialdi zerbitzuetako kideek Donostia Ospitalera eraman zuten, eta han hil zen ordu batzuren buruan. Hildakoaren bikotekideak ertzainei agertu zien beste gizon bat zela erasotzailea, eta hari buruzko xeheatasunak eman ondoren, Tolosako taberna baten atxilotu zuten handik lasterrera. Agi denez, gizon horrek bikotearen bizilekuan pasatzen zituen gauak, Tolosako herriko geltokitik hurbil dagoen txabola batean. Nolanahi ere, bikotekidea ere atxilotu egin dute, gertatukoari buruz eman zituen azalpenak kontraesankorrak zirelakoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna