Aurkikuntza

Ilargi esnea ibaia aurkitu du Aranzadik Ernio mendian

Aranzadi Zientzia elkarteak aurkikuntza handia egin du Ernio mendiaren (Gipuzkoa) barrunbeetan: ilargi esnea ibaia. Munduan ez dago horrelako besterik. Lurpeko altxor ikaragarria da geologoentzat, eta osagaien artean mineral berria izan lezakeela uste dute.
Ilargia esnea ibaia Ernio mendiaren barrunbeetan atzeman dute.
Ilargia esnea ibaia Ernio mendiaren barrunbeetan atzeman dute. Berria

Berria -

2004ko martxoak 19
Oraindik sekretupean daukate ibaiaren kokapen zehatza non dagoen. Aurretik ilargi esnea ibaiak aurkitu izan dituzte, baina solidoak, ez likidoak. Ernio mendiaren azpian atzemandakoa aurkitu duten lehen ilargi esne likidoa da. Ibaia, gainera, nahiko handia dela diote Aranzadikoek. Orain aurkikuntza ikertzeko lanari ekin diote Aranzadikoek, eta hori dela eta, Venezuelara eraman dute lagin bat aztertua izateko. Abuztura arte emaitzarik ez dutela jasoko zehaztu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna