Honduras

Presidente etxea utzi du Michelettik

Iazko estatu kolpearen ondoren iritsi zen kargura. Hilaren 27an hartuko du Hondurasko presidente postua Lobok.

Berria -

2010eko urtarrilak 21
Iazko ekainaren bukaeran armadak estatu kolpea jota iritsi zen Roberto Micheletti Hondurasko Gobernuko presidente kargura, eta gaur utziko du egoitza. Dena dela, hilaren 27ra arte karguan segituko du. Orduan hartuko du presidentetza azaroko hauteskundeetako garaileak: Porfirio Lobo. "Ez dut jendeak hau uko egitea bezala ulertzerik nahi. Hauteskundeen antzeko mugimendua da", adierazi du gaur Micheletti 'de facto'-ko presidenteak. Manuel Zelayaren tokia hartu zuen honek.