EAk kutxen bat-egite prozesua lehenbailehen hasteko eskatu du

2010eko urtarrilaren 22a
17:10
Entzun
EAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kutxen bat-egite prozesua lehenbailehen hasteko eskatu du, eta PSE-EEri eta EAJri prozesuaren alde lan egiteko eskatu die, finantza merkatuan "lehiakorra" izanen den kutxa sortzeko. EAren ustez bat-egitearen trabarik handiena Araban dago.

Herenegun Gregorio Rojo Arabako Vital Kutxako presidenteak bat-egite prozesua berriro abiatu behar dela erran zuen zenbait egunkarira bidalitako eskutitzean.

Fernando Belasko Arabako EAko koordinatzaileak prozesua "berandu baino lehen" hasteko aldarrikatu du, "obra sozialari eusteko eta Arabako industriaren eta zerbitzuen garapena lagunduko duen finantza egitura sortzeko".

Javier de Andres Arabako PPko idazkari nagusiak Rojori esan dio ahazteko orain egitasmoaz.

EAJ eta PSE dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kutxen Administrazio Kontseiluetan gehiengoa dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.