Azpiegiturak

AHTrik ez dutela nahi aldakarrikatu dute milaka lagunek Hendaia eta Irun artean

Jendetsua izan da mobilizazioa (Frantziako Poliziaren arabera, 13.000 lagun) eta jai giroan egin da. Hirurogeita hamar bat traktorek ireki dute segizioa. Lapurdiko 50 bat auzapez eta hautetsik ere parte hartu dute, hainbatek aginte xingolak soinean zituztela.

Berria -

2010eko urtarrilak 23
16:00etan zen abiatzekoa Hendaiako tren geltokitik Hego Euskal Herriko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Iparraldeko CADE Ingurumenaren Aldeko Taldeen Batzordeak antolatutako manifestazioa. Hogei bat minutuko atzerapenez abiatu da, eta astiro, Irun (Gipuzkoa) aldera manifestazioan sartzeko zain zegoen jendeak aurrera egitea eragozten baitzien buruan zihoazenei. =iAHT gelditu! Proiektu txikitzailerik ez!=i jartzenzuen manifestazioaren buru antolatzaileek eraman duten pankartak. Aurretik hirurogeita hamarretik gora traktore joan dira hasieran, errepidearen eskuin eta ezker martxa irekitzen. Frantziako Gobernuak iragarritako proiektuak zeharkatzen dituen herrietakoak ziren traktoreetan zihoazen laborari gehienak, eta egitasmoak aurrera egingo balu nekazaritzako lurretan gertatuko litzatekeen galera salatu nahi izan dute. Traktoreen eta pankarta nagusiaren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar joan dira. Frantziako Poliziak emandako datuaren arabera, 13.000 lirateke baina antolatzaileek uste dute parte hartzea oraindik eta handiagoa izan dela. Manifestarien artean Lapurdiko 50 bat auzapez eta hautetsik parte hartu dute, haietako hainbatek aginte xingola soinean zutela. Hendaiatik Irungo Kolon pasealekuraino joan dira manifestazioan, jai giroa nagusi zela. Musika, danbor hotsak eta antzerkia ere izan dira tartean. Irunen esandako lekura iritsi, eta atzera buelta egin dute Hendaia aldera, eta Santiagoko zubi zaharrean egin duten amaiera ekitaldian. Hautetsiek eta antolatzaileek hartu dute hitza, eta gero festa hasi da bertsolarie eta musikariekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna