Mundua

Hegazkin bat itsasora jausi da Beiruten aireratu eta segituan

Adis Abebara zihoan Ethiopian Airlineseko Boeing 737a. 89 lagun zihoazen barruan. Salbamendu taldeek hogeitahiru hilotz aurkitu dituzte itsasoan. Libanoko Gobernuak ez du uste atentatua izan denik.

Berria -

2010eko urtarrilak 25
Ethiopian Airlineseko Boeing 737 bat Mediterraneo itsasora amildu da bart goizaldeko ordubiak inguruan (ordubata Euskal Herrian), Libanoko itsasertzean. Hain zuzen ere, Beirutetik Adis Abebara zihoan, 89 lagun barruan zirela. Aireratu eta bost bat minutura geratu da radar sistematik kanpo, gerora jakin denez, itsasora erori delako. Gertatutakoaren inguruko guztiak ikertzen ari diren arren, Libanoko Gobernuak ez du uste atentatua izan denik. Aitzitik, eguraldi txarrak eraginda istripua gertatu dela pentsatzen du. Libanoko Armada eta Finul (NBEren Libanoko indarrak) ari dira salbamendu lanak aurrera eramaten. Hegazkinaren hondakinak eta hogeitahiru aurkitu dituzte orain arte, eta inor bizirik topatzeko itxaropena gero eta txikiagoa da. Beirutetik hurbil jausi da hegazkina, itsasertzetik bost ba kilometrora. Libanokoak ziren bidaiarien erdiak baino gehiago. 22, berriz, etiopiarrak. Horiez gain, siriarrak, kanadiarrak, errusiarrak, britainiarrak eta frantziarrak zeuden bidaiarien artean. Hain zuzen ere, bidaiarietako bat Marla Pietton zen, Frantziaren Libanoko enbaxadorearen emaztea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna