Ukraina

Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu

Emaitza ofizialen arabera, Viktor Janukovitx oposizioko buruak irabazi ditu igandeko presidentziarako bozak, baina egungo lehen ministroaren arabera, iruzurra izan da.

Berria -

2010eko otsailak 9
Julia Timoxenko Ukrainiako egungo lehen ministroaren blokeak igandeko hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango dituela iragarri du. "Hauteslekuz hautesleku emaitzak inpugnatzeko erabakia hartu zen atzo. Gero, barrutika botoak berriro zenbatzeko eskatzekoa, eta epaitegiek arrazoia ematen badigute emaitza orokorren kontra egingo dugu", jakinarazi du Elena Xestik diputatu eta Timoxenkoren bigarrenak. Presidentea hautatzeko bigarren itzuliko bozak egin ziren igandean Ukrainan, eta Timoxenko lehen ministroa eta Viktor Janukovitx oposiziok burua neurtu ziren buruz buru. Hauteskunde batzordearen arabera, Janukovitxek irabazi ditu bozak botoen %48,49rekin. Timoxenkok, berriz, %45,92 eskuratu ditu. Nazioarteko begiraleek iruzurra izan dela ukatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna