POLITIKA

Kartelak jartzeagatik, pertsona bat atxilotu dute Zornotzan

AAMren arabera, beste bi pertsona ere identifikatu zituzten ertzainek. Zornotzan Ertzaintzak jarrera "oldarkorra" duela salatu dute.

Berria -

2010eko otsailak 18
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen atzo Zornotzan eta beste bi identifikatu, inkomunikazioaren eta torturaren aurkako kartelak jartzen ari zirenean. AAMk jakinarazi duenez, ez da azken egunetan Ertzaintzak egin duen jazarpen bakarra. Igandean, kalez jantzitako poliziak ezker abertzaleko pertsona bat identifikatzen hasi ziren, hura ere kartelak jartzen ari zelakoan. Kartelak jartzen ari zen, baina kirol ekitaldi batekoak. Azkenean, ez zioten identifikaziorik eskatu. Bestalde, iragan ostiralean presoen aldeko ohiko elkarretaratzea bertan behera utzi behar izan zutela azaldu du AAMk, Ertzaintzak ohartarazi zielako ez zutela baimenik eta bost minutuan sakabanatu egin beharko zutela. Ertzaintzak Zornotzan duen jarrera oldarkorra salatu du AAMk. "Ertzaintzari min handia egiten dio eurek ere torturatu egiten dutela lau haizeetara zabaltzeak".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna