BERTSOLARITZA

Juan Perurena bertsolaria hil da

1960an bigarren egin zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta parte hartu zuen Euskal Herrikoan. Baztan inguruan saio ugari egindakoa da.

Berria -

2010eko otsailak 20
Juan Perurena bertsolaria (Goizueta, Nafarroa, 1930) hil da, Euskadi Irratiak berri eman duenez. 1960an bigarren egin zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketan, Andres Narbarte =iXalto=i-ren atzetik. Urte hartan bertan parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketan ere. Baztan ingurura ezkondu zen, eta han egin zuen saio gehien. 2006ko Nafarroako Txapelketan, Perurenak jarri zion txapela Xabier Silveirari.