HONDAKINAK

Atez ateko sistema Gipuzkoa osora hedatzeko eskatu du Greenpeacek

Juantxo Lopez Uralderen esanetan, Usurbilen abian jarritako sistema "oso eraginkorra" da, eta erraustegiaren beharrik ez izateko bidea da.

Berria -

2010eko otsailak 22
Usurbilgo eta Hernaniko alkateen proposamenarekin bat egin, eta atez ateko zabor biltze sistema Gipuzkoako gainerako herrietara zabaltzeko eskatu du Greenpeacek. Juantxo Lopez Uraldek, Greenpeaceren Espainiako arduradunak, adierazi du atez atekoa sistema "oso eraginkorra" dela, Usurbilen lortu dutelako zaborren %82 birziklatzea. Hartara, uste du erraustegiaren alternatiba sistema hori dela. Atez ateko sistema bertatik bertara ezagutzeko, Usurbilen izan da gaur Greenpeaceren Espainiako arduraduna. Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatea eta San Markosko Mankomunitateko presidente Ricardo Ortega izan ditu gidari. Uraldek gogorarazi du atez ateko sistemaz galdeketa egitekoa dutela Usurbilen datorren asteburuan, eta salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela horrelakorik egin erraustegiaren proiektuarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna