Zaborren kudeaketa

Atez ateko bilketaren alde direla adierazi du usurbildarren gehiengoak

Zaborrak jaso eta kudeatzeko sistema horren alde agertu dira botoa eman dutenen %55,23; hau da, duela urtebete Udalak abian jarritako bilketa eredua ona iruditzen zaiela berretsi dute. Bost edukiontziko sistema da boto gehien jaso duen bigarrena: %42,95.

Berria -

2010eko martxoak 1
Atzo eta herenegun herrian zaborren bilketarako eta kudeaketarako zein sistema iruditzen zaien egokiena adierazteko aukera izan dute Usurbilgo (Gipuzkoa) bizilagunek, eta Udalak duela urtebetetik bultzatutako ereduaren aldekoa izan da emaitza, botoen %56 jasota. Udalak berak antolatu du herri galdeketa. =bEmaitzak=b =bParte-hartzea. %70,23=b (3.452 boto). =bAtez ateko sistemaren alde. %56,23=b (1.927 boto). =bBost edukiontziko sistemaren alde. %42,95=b (1.472 boto). Egun herri gehienetan dauden lau edukiontzi dira eta bosgarrena organikoentzako. =bLau edukiontziko sistemaren alde. %0,76=b (26 boto). =bZuriak. 2 boto=b. =bBaliogabeak. 25 boto=b. Usurbilgo Udalak eta San Markos Mankomunitateak eman izan dituzten datuen arabera, atez ateko bilketaren bidez zabor kopuruaren murrizketa itzela lortu dute Usurbilen, eta %82ra iritsi dira birziklatzen. Areago, eredu hori Gipuzkoako herri gehienetara zabalduz gero erraustegiaren beharra ezabatuko litzatekeela iritzi diote. Ildo horretatik, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak erraustegiaren proiektua 6 urtez atzeratzea eskatu du, atez atekoa martxan jarri eta halakoren beharrik gabe zaborrak kudeatzea posible den ikusteko. Galdeketan jasotako emaitzekin pozik agertu da Errekondo. Haren iduriko heziketa zibikoa zer den erakutsi dute usurbildarrek eta sistema egingarria eta egokia dela frogatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna