kultuRA

Joxemiel Bidador idazle eta ikertzailea hil da

Buruko isuria izan zuen ostiralean eta gaur zendu da. 1970ekoa zen, Iruñekoa.
Joxemiel Bidador.
Joxemiel Bidador.

Berria -

2010eko martxoak 2
Joxemiel Bidador Gonzalez (Iruñea, 1970) idazle, ikertzaile, filologo eta historialaria hil da gaur, ostiralean buruko isuria izan ondotik. Euskal Idazleen Elkarteko kidea zen -idazkaria izan zen duela urte batzuk-. Haren liburuak: =iSakanako euskal idazleen antologia=i (1999), =iJose Agerre, argitaratu poemen antologia=i (2000), =iEuskara Iruñeko kazetaritzan: testu antologia=i (2003), =iMateriales para una historia de la literatura vasca en Navarra=i (2004), =iDantzaren erreforma Euskal Herrian=i (2006), =iAlexander Tapia Perurena, Iruñeko olerkaira: 10 urte=i (2008). Maiz idatzi zuen hedabideetan. Besteak beste, =iEgunkaria=i-n -=iNafarkaria=i asteroko gehigarrian, =iKlasiko bitxiak, arront klasiko=i atalean- eta BERRIAn. Euskalerria Irratiko kolaboratzailea izan zen, halaber -irratiaren Larreko Saria jaso zuen 2007an-. Literatur sari ugaritan epaimahaikide izan zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna