politika

Euskal gazte ezkertiar independentisten bilgunea sortu dute: gaztEHerria

Esparruko hainbat erakundek eta norbanakok aurkeztu dute gaur, Donostian, "independentziaren aldeko olatua" sortzeko. Apirilaren 2an "jaialdi erraldoia" egingo dute Durangon.
gaztEHerriak gaur Donostian egindako prentsaurrekoa.
gaztEHerriak gaur Donostian egindako prentsaurrekoa. / Argazki Press

Berria -

2010eko martxoak 11
Euskal gazteriko hainbat erakundek eta norbanakok euren esparruko "topagune ezkertiar independentista" aurkeztu dute gaur: gaztEHerria. =iBizi dezagun ametsa, eraiki independentzia!=i hartu dute lelotzat. "Herri honentzat aukera bakar bezala ikusten dugu independentzia", adierazi dute gaur Donostian egindako agerraldian, "eta horren aldeko olatua" sortzeko helburua dute. Elkarte haien artean daude Gazte Independentistak -ezker abertzalekoak- eta Gazte Abertzaleak -EAkoak-. Beste erakundeak: Musikherria, Akuilu, Bizigay, Bilgune Feminista, =iTopatu.info=i, Ikasle Abertzaleak, Kamaradak, Kaskagorri eta Elkarlana. "Parte-hartzea oinarri izango duen gazte mugimendu zabala" jarri dute abian, Euskal Herri osokoa. Apirilaren 2an "jaialdi erraldoia" egingo dute Durangon, eta Aberri Egunerako =lIndependentistak mugimenduak==http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua577.pdf=l antolatutako ekitaldira joateko dei egin du gaztEHerriak -apirilaren 4an izango da aurten Aberri Eguna-. Hain justu, =lotsailaren 27an==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-02-28/008/008/Independentziaren_aldeko_«sare_zabal_bat»_eratu_dute.htm=l aurkeztu zuten Independentistak mugimendua euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna