Literatura

Miguel Delibes idazle espainiarra hil da

Cinco horas con Mario (Bost ordu Mariorekin) edota Los santos inocentes-en (Santu errugabeak) egileak 89 urte zituen, eta etxean zendu da, Valladolliden, luzaro minbiziak jota egon ondoren.

Berria -

2010eko martxoak 12
Familiak jakinarazi duenez, gaur goizean hil da Delibes, etxean, eta hurbilekoek inguratuta. Minbiziak jota zegoen aspalditik, eta makalaldi handia izan zuen atzo. Hain zuzen ere, sedatuta eta konorterik gabe egin ditu azken orduak. 1920an jaio zen Valladoliden. Merkataritza eta Zuzenbide ikasketak egin zituen, baina idaztea izan zuen ogibide nagusi. Marrazkigile eta zutabegile hasi zen aurrena =iEl Norte de Castilla=i egunkarian; kazetari izan zen gero eta kazeta horretako zuzendari ere izan zen. Unibertsitateko irakasle eta katedradun ere izan zen. Baina literatur lanek, eta zehazki, eleberrigintzak egin dute ezagun, joan den mendean Espainian argitaratutako lan nabarmenen eta ospetsuenetako batzuen egilea baita, besteak beste, =iCinco horas con mario=i (1967) eta =iLos santos inocentes=i-ena (1981). Horietako lehena antzerkira eraman zuten eta guztiz arrakastatsua izan zen, eta bigarrenean oinarrituta film ederra egin zuen Mario Camusek 1984an. Euskarara Delibesen lan bakarra dago itzulita, =iKastilla zaharreko kontu zaharrak=i (Patxi Apalategi, Baroja, 1985). Informazio gehiago Armiarmako =lEkarriak==http://ekarriak.armiarma.com/?i=492=l atalean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna