Ezker abertzalearen ustez, "Gobernuaren ahulezia eta beldurra" erakusten du erreformak

2010eko martxoaren 26a
13:36
Entzun
Niko Moreno Elorrioko alkate eta ezker abertzaleko kideak gaur adierazi du lege erreformak "Espainiako Gobernuaren ahulezia" erakusten duela eta honek "beldurra" daukala "ezker abertzaleak konfrontazio politikoa eta demokratikoa egin behar dela planteatu duelako".

Gobernuaren jarrera zein den ikusita, Morenok dio "pisuko arrazoi gehiago" dagoela apirilaren 4rako Independentistak plataformak Hendaia eta Irunerako deitu duen Aberri Egun ekitaldira joateko. Berretsi du ezker abertzaleak independentziaren aldeko indarrak metatu nahi dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.