Mundua

7,2ko lurrikara Mexikon

Gutxienez bi hildako utzi ditu, eta kalte materialak handiak dira Kalifornia Behea eskualdean.

Berria -

2010eko apirilak 5
Richter eskalan 7,2ko indarra hartu duen lurrikarak astindu zuen atzo arratsaldean (bart goizaldea Euskal Herrian) Mexiko iparraldeko Kalifornia Behea eskualdea. 10 kilometroko sakoneran izan du epizentroa, Guadalupe Victoria herritik 26 bat kilometrora. Mexicali hiria, Kalifornia Beheko hiriburua, izan da kaltetuena, azpiegitura asko suntsitu baititu, eta urik eta argindarrik gabe baitaude. Halaber, gutxienez bi hildako utzi ditu lurrikarak eta ehun bat zauritu. Larrialdi egoera ezarri du Mexikoko Gobernuak. AEBetan ere -Los Angelesen eta San Diegon, kasu- nabaritu dute lurrikara. Gainera, lurrikara nagusiaren ondoren hainbat erreplika gertatu dira, 5 gradu ingurukoak. Mexikoko agintariek lasaitasunerako deia egin dute, eta datozen orduetan erreplika gehiago izan daitezkeela ohartarazi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna