mundua

Poloniako presidentea hil da, hegazkin istripuan

Lech Kaczynskik Errusian izan du ezbeharra. Azken berrien arabera, 96 bidaiari zihoazen eta denak zendu dira. 2005etik izan da gobernuburu. Haren emaztea, Poloniako Atzerri ministrordea, armadaburua edota banku zentraleko presidentea ere hil dira. (bideoko irudiak, Errusiako telebistarenak dira).
Lech Kaczynski Poloniako presidentea eta haren emaztea.
Lech Kaczynski Poloniako presidentea eta haren emaztea.

Berria -

2010eko apirilak 10
Lech Kaczynski Poloniako Gobernuko presidentea hil egin da gaur, bera zihoan Tupolev 154 hegazkinak Errusian istripua izanda. Smolensk-eko aireportura gerturatzen ari zirela izan dute ezbeharra, Errusia mendebaldean. Errusiako Larrialdi Ministerioak emandako azken berrien arabera, 96 bidaiari zihoazen; denak hil dira. Kaczynskiren emaztea, Andrzej Kremer Poloniako Atzerri ministrordea, armadaburua Slawomir Skrzypek banku zentraleko presidentea ere bazihoazen, Piotr Paszkowski Poloniako Atzerri Ministerioko bozeramaileak esan duenez. Poloniako Atzerri Ministerioak dio behe-laino handiaren ondorioz eduki duela istripua hegazkinak. "Zuhaitz batzuk jo ditu", adierazi du Paszkowski bozeramaileak. Su hartu du ondoren. Katyn herrira zihoazen, SESBek 1940an hildako milaka poloniar militarrak omentzera. Biktimen senide batzuk ere hegazkinean zeuden. 1949an sortu zen Kaczynski, Varsovian, eta =l2005etik izan da Poloniako lehendakari==http://paperekoa.berria.info/mundua/2005-10-25/023/010/POLONIA_._Kaczynski_izango_da_hurrengo_presidentea_bozak_irabazi_ostean.htm=l, Presidentetzarako bozak irabazita %54ko babesa jasota. Legea eta Justizia alderdi kontserbadoreko kidea zen. =l2007ko Legebiltzarrerako hauteskundeak galdu==http://paperekoa.berria.info/mundua/2007-10-23/020/007/Nekazarien_Alderdiaren_beharra_du_PO_talde_liberalak_Polonian_gobernua_osatzeko._Bozetan_uste_baino_alde_handiagoaz_irabazi_diote_liberalek_agintean_zen_PiS_alderdi_kontserbadoreari.htm=l egin zituzten -PO Plataforma Zibikoa izan zen garailea, Donald Tusk zela buru-. Abortuaren, eutanasiaren eta sexu bereko bikoteen aurkako politikak bultzatzen ditu alderdiak, besteak beste. Iazko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan gora egin eta hamasei ordezkari lortu zituen. =bLehen ministroak gobernuaren bilera deitu du=b Donald Tusk Poloniako lehen ministroak gobernuaren premiazko bilera deitu du ezbeharraren ondoren. hango Konstituzioaren arabera, Brolislaw Komorowski Parlamentuko buruak hartuko du Presidentzia kargua behin-behinean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna