politika

Torturarekin mehatxatu du Guardia Zibilak gazte bat

Zestoan poliziek kontrola kendu ondoren izan zituzten hiru gazte, armak haien aurpegira begira jarrita.

Berria -

2010eko apirilak 12
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak joan den apirilaren 5ean Guardia Zibilak hiru gazteren kontra izan zuten jarrera salatu du. Kontrol bat jarri zuten Zestoan, eta hainbat auto geldiarazi zituzten, horien artean, Azpeitiko hiru gazterena. Kontrola kendu zutenean, ordea, haiek han geldiarazi zituzten, eta torturatzearekin mehatxatu zituzten, gazte bat batez ere. Hiru gazteren aurpegietan armak jarrita zituztela, gazteetako bati galdegin zioten, zenbat denbora egon zitekeen ur azpian, eta erantzuteko oihu egin zioten; sufrimendua zer zen jakingo zuela ere bai, eta hura baino gogorragoak nigarrez ere ikusitakoak zirela poliziak. Ordubetez egon ziren gazteak Guardia Zibilaren esku, eta "hau ez da agurra" mehatxu eginez alde egin zuten poliziek handik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna