Noiz sortua: 2010-04-12 16:43:18

egunkaria auzia

Erantzukizunak eskatu dituzte alderdiek

Euskal alderdi politikoek poztasuna agertu dute ÑEuskaldunon Egunkaria’-ren auzian auzipetutako bostak absolbitu dituztelako, baina absoluzioa ez da nahikoa alderdiontzat eta eragindako kalteak konpontzeko erantzukizunak eskatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak "poza" eta epaiarekiko "errespetua" azaldu ditu.

Berria -

2010eko apirilak 12
=bEusko Jaurlaritzak "poza" eta epaiarekiko "errespetua" agertu ditu=b Eusko Jaurlaritzak "poza" agertu du =iEgunkaria=i kasuan absoluzioa egon delako, eta epaiarekiko "errespetua" azaldu du. Auzibidea "behar baino gehiago atzeratu" zela dio Jaurlaritzak, eta "Justiziak azkarrago" jokatu behar zuela. Aitortu du auziak "euskal gizartean ezinegona" sortu izan duela, eta salatu egin du bere garaian Auzitegi Nazionalak kazeta itxi izana, "estatu demokratikoaren ardatza baita informazioa eskubidea". =bEAJ: “Ondorio pertsonal, sozial eta ekonomikoengatik Estatuak ordaindu egin behar du”=b “ETA dena da” estrategiaren barruan sortutako prozesua jarraitzen aritu diren guztientzat “oso pozgarria da” Espainiako Auzitegi nazionalak bost auziperatuak absolbitzeko hartu duen erabakia, Ińigo Urkullu EAJko presidentearentzat, eta bost akusatuak zoriondu ditu. Hala ere, “kezkatuta” dago prozesuan gertatu den guztiarekin; “komunikabidearen itxieragatik, han lan egin zutenen profesionalek jasandako ondorioengatik, tortura salaketengatik, eta adierazpen askatasunaren zentsuragatik”. “Onartezina” iruditzen zaio “estatu demokratiko bateko sistema judizialak horrelako ondorioak eragitea, eta praktikan erabakitzea, instrukzioa baino lehen”. Horregatik, bere ustez, Espainiako Estatuak kalteak ordaindu behar dizkie =iEgunkaria=i-ko akusatuei eta langile ohiei, “ondorio pertsonal, sozial, eta ekonomikoengatik”. =bPSE: “Justiziak Espainian funtzionatzen du”=b Espainiako Auzitegi Nazionalak “=iEgunkaria=i-ko buruzagiak absolbitzea erabaki pozgarria da”, Jose Mari Pastor PSEko bozeramailearentzat, horrek erakusten baitu “justiziak Espainian funtzionatzen” duela: “Espainiako estatu demokratikoa estatu garantista da, nahiz eta alderdi batzuen asmo txarreko baieztapenek susmoen itzalak eragiten dituzten justiziaren zuzentasunaren eta inpartzialtasunaren inguruan”. Hala ere, alderdi gisara, baztertuta zeukaten “delituak egiteko tresna” zela =iEgunkaria=i, bere lerro informatiboagatik. Pastorren ustez, “inoiz gertatu behar ez zuen kapitulu baten itxiera da erabakia”. Epaiak Fiskaltzaren erabakia bermatzen duela ere uste du, alegia, fiskalak ez akusatzeko hartu zuen erabakia, eta gogorarazi du EAEko Legebiltzarrak izan duen jarrera prozesuarekiko, PSEren babesarekin. Dena dela, epaia beste bat izanda ere, “berdin-berdin errespetatuko” luketeela esan du. =bEzker Abertzalea: “Justizia egin dela esatea iseka egitea da”=b Ezker abertzaleak “besarkadartik beroena” agertu nahi izan die =iEgunkariaren auzian=i absolbitu dituztenei, eta argi utzi nahi izan du Euskal Herriaren eta euskararen alde egindako lana “herri honentzat ezinbestekoa delako epaitu” dituztela, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bere ustez, absoluzioaren erabakian, zerikusi handia izan dute herri mobilizazioek, eta uste du hori dela ezinbestekoa “estatuek garatzen dituzten erasoei eta etengabeko bidegabekeriei aurre egiteko”. Berri pozgarria den arren, hala ere, “iseka egitea da Justizia egin dela esatea, aurretik =iEgin=i, =iEgin Irratia=i eta =iArdi Beltzarekin=i gertatu bezala, Espainiako Estatuak “herri proiektu bat itxi” baitzuen 2003ko otsailean. Horrelakorik errepika ez dadin, eta “pairatzen dugun salbuespen egoera honi amaiera emateko, agertoki demokratiko bat eraiki beharra daukagu, eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu ahal izateko”. =bPPk “Fiskaltzaren jarduera okerra” nabarmendu du=b “Erabateko errespetua” dio PPk Espainiako Auzitegi nazionalak hartu duen erabakiari, eta “Zuzenbide Estatuangaudela erakusten du”, Fernando Barreda bozeramailearen ustez. Hala ere, erabakia eskutan izan gabe “ezin da lerraturiko interpretaziorik egin”. Esaten duena jakin baino lehen, hala ere, prozesua “Ministeritza Fiskalaren jarduera okerrak gidaturik egon da”. =bAralar: “Absoluzioaren ondoren justizia egiteko unea heldu da”=b Lehenik eta behin inputatuak zoriondu ditu Aralarrek, “absoluzioa albiste posible bakarra” dela esatearekin batera, baina “absoluzioaren ondoren justizia egiteko unea heldu da”, eta besteak beste, akusatuek egin zituzten tortura salaketak argitzeko eskatu du. Horrez gainera, “pozgarria da” Espainiako Auzitegi nazionalak esatea “gehiegizko neurria” izan zela atxilotu zituztenean aplikatu zitzaien inkomunikazioa, eta baita esatea ere “adierazpen askatasunak gailendu behar” duela. Aralarrentzat, “Estatuak kalte ordainak ezarri behar ditu lehenbailehen, egindako mina arintzen hasteko”. =bEAk “egindako minagatik ardurak” eskatuko ditu=b EA alderdiarentzat “berandu heldu da” Egunkaria-ri buruzko epaia, eta “ez du egindako kaltea konpontzen”. Hori dela eta, “ardurak” eskatuko ditu “orduan euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra ixteagatik, eta absolbitu dituzten bost pertsona horiei eragin dizkieten kalteengatik, larriena, tortura salaketak”. Prozesu osoa kritikatu du EAk, bere ustez ulergaitza delako “prozesuak jarraitzea Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren irizpidearen kontra, eta inolako frogarik gabe atxilotzea eta epaitzea”. =bEB: “Estatuari barkamena eskatzea dagokio”=b Mikel Aranak, Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak, “azkenean justizia egin dela” uste du, baina Espainiako Estatuari exijitu dio “barkamena eskatzea eta kalteordain ekonomikoak ematea”. Ezker Batua erabakiarekin “pozik” dagoen arren, gogorarazi duenez, “inoiz ezingo da kaltea ordaindu”. Lanpostua galdu zuten langileak izan ditu gogoan Aranak hori esaterakoan, eta baita akusatuak ere: “ETArekin zerikusiaren akusazio faltsuen ondorioz sekulako kalbarioa jasan dute Egunkariaren buruzagiek”. =bAlternatibak “ekintza legalak” eskatu dizkio Jaurlaritzari, “min konponezina” eragindakoen kontra=b Alternatibarentzat Egunkaria-ren itxierak eragin dituen kalteak ez dira absoluzioaren erabakiarekin konpontzen, eta horrexegatik “auzi eskea aurkezteko” eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari, “euskal gizarteari egindako kalteagatik, atxilotze prozesuagatik eta tortura salaketengatik”. Egunkaria-k kondena bete du kondenatu ez duten arren, Oscar Matute bozeramailearen ustez, eta “ardurak” eskatu ditu “egunkari bat itxi zutenentzat, eta hango langile errugabeak kriminalizatu zituztenentzat”. =bH1!:"Bidegabekeria deitoragarri bat amaitu da"=b Pozik hartu du Hamaikabat (H1!) alderdiak =iEgunkaria=i-ren epaia, eta absoluzioarekin "bidegabekeria deitoragarri bat amaitu" dela iritzi dio Eneko Oregi lehendakariordeak, prentsa ohar baten bidez. Hala ere, beste alderdi gehienek bezala ez dela "justiziarik" egin azpimarratu du, baizik eta "inoiz hasi behar ez lukeen ibilbide tragiko bat" amaiatu dela. =bNaBai:"Epaia Auzitegi Nazionalak Euskal Herrian egiten duen salbuespen judizialaren erakusle da"=b "Zazpi urtez jasandako eskubide urradura guztiak zeinek eta nola ordainduko" dituen galdetu du Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko bozeramaileak, sententziaren berri izan duenean. Epaiketa hasieratik bukaerara "burugabekeria bat" izan dela aipatu eta "Auzitegi Nazionalak Euskal Herrian dena da ETAren ideian" mugitzen dela esan du. Bere ustez eragindako "kaltea konponezina" da, "=iEgunkaria=i-ko proiektu editorialari amaiera eman" eta "pertsona errugabeak kriminal bezala tratatu" baitira. =bAbertzaleen Batasuna: "Epaiak argiki eta aho batez adierazten du sumario dorpe eta luze hori hastetik buru antikonstituzionala izan dela" =b AB Abertzaleen Batasunak =iEgunkaria=i-ko langile ohiak eta euskaltzale guziak zoriondu ditu. ABren ustez, "epaiak argiki eta aho batez adierazten du sumario dorpe eta luze hori hastetik buru antikonstituzionala izan dela, azpimarratzen duelako zer nolako 'tratamendua' jasan behar izan duten atxilotuek inkomunikazio denbora guzian". Horregatik, ABrentzat "ondorio zuzena litzateke ere, inkomunikazio denbora hartan jasandako tortura salaketak ikertzea eta torturatzaileak epaitzea". "Epai hunen sententziatik adierazpen askatasuna irabazle ateratzen da eta espero dugu hau guzia horretan geldituko dela, akusazio partikularraren dei auzirik gabe eta auzi ekonomikoaren gehiegikeriarik gabe". =bLokarri: “Gobernua hausnartzera bultzatu beharko luke, ilegalizazio eta debeku berriak gauzatzeko ekinean diharduelako oraindik”=b Babesa eta zoriona agertu die auzipetuei Lokarrik, baina “prozesu luzeegi” honetatik zera ondorioztatu du akordioaren eta kontsultaren aldeko Sareak: “Dena da ETA ikuspegiak ondorio larriak ekarri ditu; oinarrizko eskubideen eta askatasunen murriztapenak”, eta era berean, uste du Gobernuak gogoeta egin beharko lukeela gertatu denaren inguruan, “ilegalizazio eta debeku berriak gauzatzeko ekinean diharduelako oraindik, =iEgunkaria=i bezalako gehiegikeriara eramanik ezinbestean”. =iEgunkaria=i-ko prozesuan auzipetuek jasan duten zigor luzea salatu dute: “atxiloketak, tortura salaketak, kartzela, fiantza ekonomikoak, =iEgunkaria=i-ren itxiera eta likidazioa, ohore-kalteak…”. =b Amnistiaren Aldeko Mugimendua: "Egunkaria libre! aldarrikatuz lan andana egin da azken hilabeteotan Euskal Herrian, eta lan hori ez dela alferrik izan agerian utzi du epaiak"=b Auzipetuekin batera, =iEgunkaria=i-ko langile oihak zoriondu ditu AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. AAMren iritziz, "=iEgunkaria auzia=i-k bere baitan biltzen ditu errepresioaren aurpegi ezberdinak: atxilotuek jasandako tortura larriak, salbuespeneko auzitegiaren esku hartzea, atxilotuetako batzuen espetxeratzea eta sakabanaketa". AAMk dio =iEgunkaria=i-ren kasua, "=iEgin=i-en kasua bezala, adierazpen askatasunaren aurka diktadura frankistaz geroztik jasandako erasorik bortitzenak" izan direla. Dena den, herriz herri =iEgunkaria=i-ren alde egindako lana goraipatu du AAMk: "Absoluzioa berri pozgarria da Euskal Herriarentzat. =iEgunkaria libre!=i aldarrikatuz lan andana egin da azken hilabeteotan Euskal Herrian, eta lan hori ez dela izan alferrik agerian utzi du epaiak. Mobilizazioak eta antolatu den gizarte presioak emaitzak eman ditu".

Albiste gehiago

Apirilaren 1ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 9.358 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 501 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.134 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Etxeetara elikagaiak eramateko taldeak antolatu dituzte Milanen. ©Matteo Corner / EFE

Izurriak 823.626 pertsona kutsatu eta 40.598 hil ditu munduan

Berria

Dagoeneko 501 pertsona hil ditu gaitzak. Hego Euskal Herrian 9.335 kasu diagnostikatu dituzte. Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Herrialdeka, Bizkaian aurkeztu dituzte dosier gehien. ©Marisol Ramirez / Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna