islandia

Aire trafikoa baldintzatzeraino

Londres, Manchester, Edinburgo, Glasgow, Paris, Oslo edota Belfasteko aireportuak itxi egin dituzte Islandiako sumendi bat martxan jarri izanagatik. Miarritze-Londres hegaldiak bertan behera utzi dituzte.

Berria -

2010eko apirilak 15
=lIslandiako sumendi bat lehertu==http://paperekoa.berria.info/tartea/2010-04-01/046/003/EZARIAN._ZIENTZIA._Izotzaren_beroa._Joan_den_astean_Islandian_lehertu_zen_Eyjafjallajokull_sumendia_laba_botatzen_ari_da_oriandik.htm=l egin da eta horrek Europako iparraldeko aire trafikoan eragozpenak sortu ditu; errautsek baldintzatu egin dute hegazkinen ibilbidea. Izan ere, horien turbinak kaltetzeko arriskua dago, motorrak gelditzeraino. Erresuma Batuak Londres, Manchester edota Liverpoolgo aireportuak ixtea erabaki du, Eskoziak Edinburgo eta Glasgowkoak, Frantziak Paris, Lille edo Estrasburgokoak -24 denera-, Norvegiak Oslokoa eta Irlanda iparraldeak Belfastekoa. Miarritze-Londres hegaldiak bertan behera utzi dituzte gaur goizetik. Eyjafjallajokull glaziarreko sumendia asteartean jarri zen martxan, eta errautsen bolumen handia zabaldu da uharteko hegoaldera. Joan den martxoaren 20an ere lehertu zen. 1963tik ordura arte sumendien 21 leherketa egon ziren Islandian, azken-aurrekoa 2004an. Eyjafjallajokull glaziarraren azpiko sumendi bat lehertu zeneko azken erupzioa, berriz, 1821ekoa zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna