jon anza auzia

Milaka lagunek eskatu dute Jon Anzaren kasua argitzeko

Manifestazioa egin dute Donibane Lohizunen. Espainiako eta Frantziako gobernuak jo dituzte preso ohiaren heriotzaren errudun.
Jon Anza euskal militantearen heriotza argitzeko eskatu dute milaka lagunek Donibane Lohizunen, manifestazio batean.

Berria -

2010eko apirilak 17
Jon Anza euskal militantearen heriotza argitzeko eskatu dute gaur milaka lagunek Donibane Lohizunen, manifestazio batean. Iazko apirilaren 18an desagertu zen Anza preso ohia, eta lehengo martxoaren 11n jakin zen hilik zela; Tolosako (Frantzia) gorputegian zegoen. Non da Jon? kolektiboak deitu du gaurko ekimena, heriotza benetan nola gertatu zen jakin nahi duela-eta. Ordu erdiko atzerapenarekin ekin diote manifestazioari -17:30ean-, plaza nagusitik. Xingola beltzak zeuzkaten hainbat eta hainbat ikurrina izan dira, eta ekimeneko arduradunek Espainiako eta Frantziako gobernuak jo dituzte preso ohiaren heriotzaren errudun. Anzaren sendiak, aipatutako kolektiboak edota Amnistiaren Aldeko Mugimenduak "gerra zikintzat" jo izan dute heriotza. Hainbat eragilek egin dute bat deialdiarekin. Besteak beste, Abertzaleen Batasunak (AB), Batasunak, Eusko Alkartasunak (EA) eta Aralarrek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna