politika

Rafa Diez libre utzi dute, 30.000 euroko bermepean

Urriaren 13an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zuelakoan. Operazio berean atzeman zituzten ezker abertzaleko beste lau kide preso daude oraindik: Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta.

Berria -

2010eko apirilak 26
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi du Rafa Diez ezker abertzaleko kide eta LABeko idazkari nagusi ohia, 30.000 euroko bermea jarrita. Politikan aritzeko baldintzak ere ipini dizkio. Iazko urriaren 13an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, LABen Donostiako egoitzan, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zuelakoan. Estremerako kartzelan (Espainia) dago egun, eta LABeko ordezkari batzuk hara joan dira, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru dutela. Defentsak martxoaren 8an egin zuen Diez aske uzteko eskaera, ama zaindu dezan. LABeko buru ohiak hamabostero eman beharko dio zaintzaren berri Garzoni. Horretaz gain, astean bitan ertzain etxera joan beharko du sinatzera eta ezingo da irten Espainiako Estatutik baimen judizialik barik. Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Amaia Esnal, Txelui Moreno, Miren Zalabeta, Ma˝el Serra eta Ainara Oiz ere atzeman zituzten operazio berean Donostian, Hernanin, Iru˝ean eta Burlatan, Garzonek epaileak aginduta. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta kartzelara bidali zituen, eta bostak preso daude harrezkero. Urtarrilaren 25ean auzipetu egin zituen Garzonek. Etxeberria eta Oiz baldintzarik gabe libre geratu ziren, eta Morenori, Esnali eta Serrari hamarna mila euroko bermea jarri zien -hiru horiek ere auzipetuta ditu-. Haiek atzeman eta lau egunera =lmanifestazio handia==http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-18/002/008/Jendetza_ikaragarria.htm=l izan zen Donostian, ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk antolatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna