kulTURA

'Loiolako hegiak', Zilarrezko Euskadi saria

Imanol Murua Uriak idatzitako liburua da, 2006ko elkarrizketa politikoei buruzkoa. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak Liburuaren Egunean Donostian gehien saldutako lanari ematen dio saria.

Berria -

2010eko apirilak 28
Imanol Murua Uria kazetariaren =iLoiolako hegiak=i liburuari eman diote euskararen arloko aurtengo Zilarrezko Euskadi saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak ematen du saria, eta Liburuaren Egunean -aurten apirilaren 23an izan zen- Donostian Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanak jasotzen du. =iLoiolako hegiak=i-en 60 ale saldu ziren orduan, elkarteak gaur jakinarazi duenez. =lMartxoaren 10ean aurkeztu==http://paperekoa.berria.info/harian/2010-03-11/002/008/LOIOLAKO_HEGIAK_LIBURUAREN_AURKEZPENA._«Eskema_aldatuta_ere_berriro_hartu_beharko_dira_Loiolako_edukiak»._Loiolako_hegiak_izenburupean_bake_prozesuari_buruzko_liburua_aurkeztu_du_Imanol_Murua_Uria_BERRIAko_kazetariak_Prozesuko_hiru_protagonista_zuzenekin_egindako_elkarrizketan_oinarritua_dago.htm=l zuen Murua Uriak liburua, eta 2006an EAJk, Batasunak eta PSE-EEk Loiolan (Azpeitia) egindako elkarrizketa politikoei buruzkoa da. Elkar argitaletxeak eta BERRIAk argitaratu dute. Murua Uriak (Zarautz, 1966) =iArgia=i eta =iJakin=i aldizkarietan eta =iEgunkaria=i, =iEgunero=i eta BERRIA egunkarietan egin izan du lan -orain lan utzialdian dago BERRIAn-. =iLoiolako hegiak=i-ez gain, beste hainbat liburu ere idatzi ditu: =iSu etena Belfasten=i (1996, Susa; Humberto Unzuetarekin idatzi zuen), =iPalestina zauritua=i (1998, Susa), =iGeronimo=i (1999, Elkar), =iJesus Atxa Agirre=i (2008, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza), =iEuskaltzaindia, Ekin eta Jarrai=i (2009, Euskaltzaindia; Joan Mari Torrealdairekin) eta =iEsan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa=i (2009, Manu Robles-Arangiz Institutua). Gazteleraz, =iEl tiempo entre costuras=i izan da Zilarrezko Euskadi saria. Maria Dueñas Vinuesak idatzia da, eta 108 ale saldu ziren azkeneko azoka horretan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna