munDUA

Nigeriako presidentea hil da, bihotzeko arazoengatik

Umaru Yar'Aduak 58 urte zituen eta gaixorik zegoen. Hurrengo urtean egingo dituzte hauteskundeak; ordura artean, Goodluck Jonathan izango da presidentea. Afrikan bizilagun gehien dituen herrialdea da Nigeria: 150 milioi lagun.
Umaru Yar'Adua.
Umaru Yar'Adua.

Berria -

2010eko maiatzak 6
Umaru Yar'Adua Nigeriako presidentea hil egin da, bihotzeko arazoak direla-eta. 58 urte zeuzkan eta azkeneko hilabeteetan zebilen arazoekin. Iazko azarotik Goodluck Jonathan presidenteordea egon da haren ordez agintean, behin-behinean -karguan ofizialki, baina, otsailaren 9tik dago-. Jonathanek gaur egin dio zin presidente karguari, eta hor egongo da 2011ra arte; hauteskundeak egingo dituzte orduan. Azaroan gaixotu zen, Saudi Arabian. Jidan zegoela, peritonita bat izan zuen azaroaren 23an; hots, bihotzaren inguruko ehunaren sukarraldia. Han bertan premiaz artatu egin zuten eta geroztik ez zen jaioterrira bueltatu. Gaixoaldi horretan, senide eta inguruek baino ez zuten ikusi. Nigeriara otsailaren 24an itzuli zen, baina harrezkero ez da jendaurrean azaldu. Gaur emango diote lur Yar'Aduari, bere estatuan: Katsanan, Nigeria iparraldean. 2007ko maiatzaren 29an izendatu zuten herrialdeko presidente. Munduko zortzigarren petrolio ekoizle handiena da Nigeria, eta azkenaldian Ameriketako Estatu Batuak eta Europako Batasuna kezkatuta agertu dira hango presidentzia egoeraz. Afrikan bizilagun gehien dituen herrialdea da: 150 milioi lagun.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna