zinema

'80 egunean' filma nazioarteko bi zinemalditarako hautatu dute

Euskarazko lanak Montrealgoan eta Karlovy Varykoan (Txekia) parte hartuko du.

Berria -

2010eko ekainak 4
=i80 egunean=i euskarazko filma A mailako bi zinemalditarako hautatu dute: Montrealgo Nazioarteko Zinemaldirako eta Karlovy Varykorako (Txekiar Errepublika). Azkenekoan =iAnother View=i sailerako aukeratu dute Jon Gara˝o eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana. Txekiakoa A klaseko zinemaldirik zaharrenetakoa da, eta uztailaren 2tik 10era izango da. Montrealgoa abuztuaren 26tik irailaren 6ra izango da, eta =i80 egunean=i filmak =iFocus on World Cinema=i atalean hartuko du parte. Maiatzaren 21an estreinatu zuten lana Euskal Herrian, Madrilen eta Bartzelonan. Arduradunak gustura daude kritikekin eta, haiek esan dutenez, bigarren asteburuko takilak %45 egin gora, eta Donostian Principe eta Antiguo Berri aretoetako film ikusiena bihurtu da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna