Euskaldunon eskubideak "onartu eta garatuko" dituela agindu du Patxi Lopezek

2010eko ekainaren 11
13:32
Entzun
Euskararen Aholku Batzordeak bilera du gaur, lehenengoa, Patxi Lopez lehendakari denetik. Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana berrikustea izango da Jaurlaritzaren eginbeharretako bat lehendakariak esan duenez. "Garai berrietara egokitu behar du euskarak", eta horretarako eguneratu egin behar dira hizkuntza sustatzeko formak. Lan hori eta gehiago agindu ditu Lopezek, euskaldunon eskubideak "onartu eta garatuko" dituela agindu baitu, "pluraltasunetik eta herritarren hizkuntz eskubideetatik abiatuz" betiere. Euskararen Aholku Batzordea hezkuntza, gizarte eta instituzio arloetako 50 bat pertsonak osatzen du.

"Bultzada aktiboaren politika" iragarri du Lopezek gaztelaniarekiko egungo "asimetria" zuzentzeko, baina "modu orekatuan eta marginaziorik gabe, eta askatasunean", horixe baita "euskarak behar duen ingurua".

Orain arte aurreko gobernuek euskararen gainean egindakoak baliatuko ditu, "gauza asko eta onak" egin baitira, baina berriak ere abiatuko ditu. Horietako bat izango da Euskara 21 plana, hizkuntza "profesionala" izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.